Kontuz zer egiten duzun
Behin batez, nire lehengusuekin kalean nengoen eta gozoki dendara joan ginen gozokiak erosteko festak zirelako. Pakete asko erosi genituen eta plazara joan ginen. Handik gutxira amaitu genuen eta nik nire paketeak jaso eta zakarrontzira bota nituen. Orduan, izendatu nion nire lehengusinari eta hau aipatu nion:
- Bota zakarrontzira lurrean dauden zure pakete guztiak!!
hau aldarrikatu zidan:
- Ez dut nahi, gainera ez du ezertarako balio hori batzea, gero kale garbitzaileak etortzen dira eta lurreko gauza guztiak batzen dituzte.
Ni berarekin haserretu nintzen eta gurasoei deitu nien eta dena adierazi nuen. Gurasoak egiaztatu zuten horrela jokatzea txarto dagoela eta behartu zioten nire lehengusinari dena zakarrontzira botatzea Une berean, bere aitak dena argitu zion eta hau esan zion:
- Azkenean, mundu guztiak paperak lurrera botatzen baditugu eta ez badugu birziklatzen kutsatzen dugu eta animliak, landareak, gizakiok… hilko gara.
Ordutik, nire lehengusinak barkamena eskatu zuen eta handik aurrera ez zuen paper gehiago lurrean utziko. Aditzeko belarririk duenak, aditu eta ikas dezala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario