EUSKAL HERRIKO
INAUTERIAK
Euskal Herrian ez dira beti inauteriak berdin ospatzen. Lehen herri batzuetan egun batean eta beste hiri edo herri batean beste egun batean ospatzen ziren. Gainera, ospakizun oso desberdinak daude. Inauteriak paganismoan eta antzinako mundu ikuskeran sustrailutik badaude ere, bereziki zeltiar kulturako elementuekin loturik daude.
Mundakako inauterietan Atorrak eta Lamiak dira pertsonaia nagusiak. Atorrak zuriz joaten dira, buruan almoadazal, bi gona, alkandora edo sudadera zuria, prakak eta zapatilak zuriak ere badaramatzate. Lamiak, alderantziz joaten dira, beltzez, soineko beltza, ilea artilez eginda eta kolorezko zapi bat. Atorrak goizean ateratzen dira eta Mundaka osotik abesten dute eta Lamiak arratsaldean ateratzen dira abesten eta dantzatzen. BIDEOA
Zanpantzarrak, Ituren eta Zubietan ospatzen dira eta horrela janzten dira: Txanoa edo Ttuntturoa, zapia, alkandora, eta ardi larruzko txalekoa, gerrikoa, abarkak, latigoa edo Hispojko eta eztilak. Ospatzeko zanpantzarrak 27 Ituretik eta 28 Zubietatik joaten dira. BIDEOA
Zalduondon, Markitos pertsonaia nagusia da. Beti darama jantzi oso dotorea, gorbatarekin eta lepoko bat 13 arrautzekin. 7 metroko makila batez lotzen dute Markitos eta, ostean, erre egiten dute gauza txarrak guztiak uxatu. BIDEOA
Momotxorroak, Altasun ospatzen dira. Beraien janzkera oso berezia da, adarrak eramaten dituzte eta zapiekin estaltzen dira. Jartzen dituzte alkandora zuria odolez beteta eta ardi larruak, prakak urdinak, galtzerdi zuriak eta abarkak. Eztilak eramaten dituzte zarata ateratzeko. Arratsaldean, ehunka momotxorro eta sorginak ateratzen dira eta Maskaritekin elkartzen dira. Hainbat tabernetan, herriko kaleetan ibili ondoren, herriko plazan amaitzen da ibilbidea eta bertan dantza egiten dute guztiek: Momotxorroen dantza. LINKA
Orain nire iritzia emango dizuet. Oso interesgarriak izan dira eta herri edo hiri bakoitzak bere modura egiten du, asko gustatuko litzaidake Mundakako inauterietara joatea oso politak iruditu zaaizkidalako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario