INAUTERIAK
Lehenik eta behin inauteriei buruz hitz egingo dizuet.Hiri eta herrietan neguaren bukaeran,jendeak mozorroekin ospatzen dituzte desfileak,kantatuz,dantzan eta zarata eginez.
Hasteko,hiri eta herri guztietan ez dira janzkera eta modu berdinekin ospatzen.Adibidez Mundakan atorrak ospatzen dituzte eta zuri-zuri jantzita joaten dira guztiak zuzendaria izan ezik;jantzi beltza eta kolore bereko kapela eramaten ditu.Musikariek buruko-azala janzten dute buruan,batzuetan aurpegia estalita,bibote eta papilote handiak marrazten dituzte bere aurpegian.
Antzina, soineko zuriak eramaten zituzten,baina gaur egun edozein oihal zuriz egiten dituzte.
Bestalde,Iturien eta Zubietan joaldunak ospatzen dituzte.Apela koloreduna,aurpegia estaltzeko zapia,zakua,praka urdinak eta artilezko galtzerdiekin joaten dira jantzita. Zintzarriek "joare" dute izena; horregatik dira Joaldunak, hau da, tresna horiek astintzen dituztenak. Badago beste era bat ere talde hauek izendatzeko: Zanpantzarrak.
Ondoren,Lantzeko inauterietan aurpegia estalita eta prakak gainean kolore ezberdineko zapiak eta gonak
eramaten dituzte(koloredunak).Ziripot jauzten denean lagundu egiten diote eta zaldiko harrapaketan ibiltzen dira.
Jarraian zalduondon egiten diren ohiturak eta beren janzkera azalduko dizuet.Traje beltzez,txapela,arrautzez egindako lepokoa, gorbata eta guzti eramaten du Markitozek inauteri egunean. Gainerako pertsonak ohialez jantzita joaten dira.
Markitos jaitsi eta gurdian jarrita, frontoira eramaten dute. Han epaia irakurtzen dio Predikadoreak. MarZintzarriek "joare" dute izena; horregatik dira Joaldunak tresna horiek astintzen dituztenak. Badago beste era bat ere talde hauek izendatzeko: Zanpantzarrak.
Kitosi hil egin behar dute, herrian urte osoan gertatutako ezbehar eta gertakizun txar guztien errua berak duelako. Jendeak txalo egiten du.Panpina lurrean jarri eta su ematen diote. Taldeko guztiek egiten dute dantza haren inguruan.
Azkenik,Momotxorroak Altsasun ,herriko gazteak kamiseta eta prakazuriz mozorratzen dira.Buraun koloreatako zapia eta gerriko gorria gerrian janzten dute.Aurpegian burdinazko karatula jartzen dute.Karatulak oso zaharrak dira.Eskuan makila bat daramate eta lukainka eskatzera joaten dira etxez etxz,gauean jateko.
BIDEO ATORRAK:ATORRAK
BIDEO JOALDUNAK:JOALDUNAK
BDEO LANTZEKO INAUTERIAK:LANTZEKO INAUTERIAK
BIDEO MARKITOS:MARKITOS
BIDEO MOMOTXORROAK:MOMOTXORROAK
No hay comentarios:
Publicar un comentario