2021-02-22

Jimboren boligrafoa

Diotenez eskola batean bostgarren mailako gelan ume bat zegoen, Jimbo zuen izena. Mutikoa lagun ona, ausarta eta lotsatia zen. Egun batean boligrafo bat aurkitu zuen eta paper batean marrazki bat egin zuen. Beranduago, marrazkia paperetik atera zen eta Jimbok eskola osoari esan zion. Seigarren mailako ikasleak jabetu zirenean boligrafoa lapurtu nahi zuten. Asteburuan seigarren eta bostgarren mailako taldeak kalera jolastera jaitsi ziren. Seigarren mailako ikasleak bostgarren mailako ikasleekin topatzean jotzen hasi ziren. Jimbok mugikor bat marraztu zuen eta Ertzaintzara deitu zuen. Seigarren mailako ikasleak atxilotutak geratu ziren.


Aditzeko belarririk duenak, aditu eta ikas dezala.


No hay comentarios:

Publicar un comentario