DENBORAN SALTOKA
Munduan, beste asko bezala, baziren amona eta iloba bat. Ilobak mugikor eta tablet gabeko lehengo bizitzari buruzko lan bat egin behar zuen.
Iloba Aitana zuen izena eta amonaren etxera joan zen lanak egitera.
-Amama-adierazi zion Aitanak amamari.
-Zer laztana?-itaundu zuen amonak.
-Eskolan lan bat egin behar dugu telefono eta tablet barik zelan bizi zineten kontatuz. Nire telefonoan bilatu dut eta ez da ezer agertu, eztatabletean ere .Beraz, zure laguntza behar dut-Jarraitu zuen Aitanak.
Lagunekin gelditzeko, bakoitzaren portalera joaten ginen-aipatu zuen amonak.
-Eta lagunak ez baziren ateratzen?-ebaki zuen ilobak.
-Berriro gure etxera joaten ginen-erran zuen amonak.- Azaltzen jarraituko dut. Gero, kalean telefonoa edo ordenagailuarekin jolastu beharrean, gure artean jolasten genuen-segitu zuen amonak.-Eta dena eskuarekin idatzi behar genuen!-kontatu zuen amonak.
-Eskerrik asko amona, orain telefonoarekin jolastera noa eta etxerako lanak bihar egingo ditut-esan zuen Aitanak.
-Noiz ulertuko du neska honek zer den teknologia barik egotea!-murmurikatu zuen amonak bere buruari.
Ongi bizi baziren, arabera hartara hil ziren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario