2021-02-22

CABARCENOKO ERRUNGABEKO ETSAIA

 Bazen behin, ume bat Ander deitua. Bere gurasoekin batera Cabarcenoko zoologikora joango ziren egun pasa. Anderren animaliarik gogokoenak lehoiak ziren eta Cabarcenora lehoiak ikustera joango zen, batez ere. 




Iritsi zirenean, lehoiengana abiatu zen korrika. Heldu zenean, lehoia zirikatzen hasi zen. Bat-batean hesitik jauzi zen. Atoan begiraleek umea lehoien landatik atera zuten bere gurasoak bihotzeko bat emango ziotela zirudien bitartean. Umea medikura berehala eraman zuten eta han konturatu ziren lehoien bi haginkada zituela. 


Bi aste pasa ondoren, haurra medikutik atera zen eta zoologikora bueltatu zen jabeari eta lehoiei barkamena eskatzera. Bere gurasoak segituan esan zuten:

- Lehoi horiek hil egin behar dituzue egin dutenagatik, gure umetxoa ia hil dute!- esan zuten.  

Baina, Anderrek esan zuen jarraian:


- Ez, ni egon nintzen beraiei zirikatzen, eta ni sartu nintzen beraien landan. Errugabeak dira, beraiek bakarrik bere benetako bizitza jarraitu dute.- esan zuen triste Anderrek.


Geroztik, Ander ez zituen berriro lehoiak zirikatu eta ez zen berriro horrelako gauzarik gertatu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario