GURE HERRIALDEKO INAUTERIAK
Euskal Herrian inauteri mota askotakoak daude, baita jatorriak ere.
Inauteriek jatorri asko dituzte, baina badago bat naturarekin zerikusia duena; tradizioa neguaren amaierarekin eta udaberriko hasierarekin dago lotuta.Ehiza, arrantza edo nekazaritzatik bizi zirenekin; baina artzainentzat batez ere.Artzainak urte erdia mendian bizitzen egoten ziren, eta elur-garaian etxeetan babesten ziren ia janaririk gabe.Horregaitik neguaren amaiera ezinbestekoa zen beraientzat, bizitza berri bat zekarrelako.Gosete eta hotz garaia atzean usteko gogoz janariz, edariz eta musikaz beteriko festa bat ospatzen zuten, zenbait erritu eta sakrifizio gauzatzen ziren lurraren eta emakumeen emankortasuna ziurtatzeko edota etxe-abereak basapiztien atzaparretatik hartzeko.
Inauteri tradizionalak, natura eta antzinako ohiturekin erlazionatuta daude. Hasieran, artzain eta baserritarrak animalien larruekin mozorrotzen ziren. Mitologiarekin lotuak zeuden eta, herriaren arabera, hainbat ospakizun egiten ziren.
Inauteri modernoa Tolosako Inauteriak dira ospetsuenetarikoak. Inauteri mota honetan, karrozak dira elementu garrantzitsuenak. Kolore eta argiz betetako karrozen desfile bat egiten da, gehienetan musikarekin lagunduta. Tradizioarekin zerikusi gutxiago dauka eta ikusgarriagoak dira.
Badaude leku askotan egiten diren ohitura, hauek hoietarkiko batzuk dira:
Atorrak (Mundaka):
Jaialdi honetako pertsonaiak nagusiak Atorrak eta lamiak dira.
Atorrak normalean zuzendaria izan ezik denak zuriz jantzita joaten dira eta zuzendaria praka eta txapela beltz batekin janzten da.Musikarekin batera burukoaren azala janzten dute.Batzuetan aurpegia estaltzen dute eta beste batzuetan ez.Aurpegia estaltzen ez dutenean, bibote bat janzten dute.Lehen kirruz izeneko soineko batekin joaten ziren, gaur egun edozein ohialarekin.Bi gona zuri daramatzate eta Lamiak guztiz beltzez joaten dira eta aurpegia zuriz margoztuta daukate, eta peluka ere artile zuriz eginda dago. Koloretako zapi bat ere badaramate lepoan.
Herritik zehar beraien instrumentuak jotzen dituzte, portura iritsi arte.Bertan, petril baten gainean jartzen dira eta haien ekitaldiak egiten dituzte.Urtero abesti berri bat kantatzen dute, aurreko urteko abestiarekin batera.
Hartza (Arikuzun, Ituren, Zubieta...):
Jai honen pertsonaia nagusia hartza da.
Gizon edo gazte batek bere gorputza artilez estaltzen du eta hartzarena egiten du.
Arikuznen hartzarekin hartzaren zaintzailea doa eta hartzarekin lotuta dago, hartzak ihes ez egiteko.Bitartean hartza herriko jendea izutzen saiatzen da.
Joaldunak (Ituren eta Zubieta):
Joaldunak dira jaio honetako pertsonaia nagusia.
Zubietako joaldunek ator zuriek janzten dute, Iturengoek aldiz ardi larruzko txalekoa daramate.Gerrian ardi larrua janzten dute eta bertan joareak lotzen dira.Galtza urdinak janzten dituzte eta oinetan larruzko zein gomazko abarkak.Ttxuntturroa izeneko kapela ere eramaten dute.Kolorezko ohialezko xingolak jartzen dituzte, eta txapelaren puntan oilar lumak.Eskuan zartailua daramatza eta egurrez eta zaldi ileez eginda dago.Bizarrean bi joare txiki daramatzate eta gerria atzean beste bi handi.
Joaldunak herri osotik joaten dira kalegira bat eginez.
Lantzeko inauteriak (Lantz)
Jai honetako pertsonaia nagusiak Miel Ontxi, Ziripot, Zaldiko, Arotzak eta Txatxoak
Ziripot belarezko zaukak lodiago izatea egiten du.
Zaldikoren gerrian zaldi itxura dauka.
Txatxoak animalia larru eta arropa zaharrekin janzten da, lastozko erratzekin eta aurpegia estalita.
Tradiziozko ospakizun hau hausterre-egunaren aurreko egunetan egiten da.Astelehen eta asteerte inautean herriko kaleak pertsonaia ezberdinen jantziak daramatzate herritarrez betetzen dira.Miel Ontxi lapurra harrapatzeko helburua dute.
Markitos (Zalduondo):
Markitos da jai honen pertsonaia nagusia.
Praka zaharrak ditu, eta goroldioz betetzen dituzte.Edozein koloretako atorra batekin estaltzen dute, eta goroldioz betetzen dute, eta jertse bat jartzen diote.Lapiko batekin aurpegia egiten dute eta kartoiarekin estaltzen dute.Lehen abarkatak jartzen zioten, baina gaur egun bota batzuk.Herritik Markitosekin joaten dira, plaza batera heldu arte, hor erre egiten dute.
Momotxorroak (Altsasu):
Jai honetako pertsonaia nagusia Momotxorroak dira
Adarrak daramatzate eta aurpegiak ohial-zapiaren edo zaldi ileen azpian daude. Odolez zikindutako izara zuria ardi-larruzko bizkarrekoa, praka urdinak, galtzerdi zuriak eta abarkata beltzak eramaten dituzte.
Momorrotxoak herrira iristen dira eta marrua eginez, bidean topatzen duten guztia probokatu eta zirikatu egiten dute egurrezko sardearekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario