EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK
EUSKAL HERRIKO INAUTERI GARRANTZITSUAK
Inauteriari pertsonak mozorratuta ondo pasatzeko elkartzen direnean esaten zaio.
Inauteri gehienetan, batez ere Euskal Herrian, neguan edo udaberrian ospatzen dira.
Euskal Herriko inauterien jatorria ez dago argi. Pertsona gehienak, “karnabal” hitzaren etimologian oinarritzen dira, beste batzuek ez dute haragirik jaten ospakizun honetan…
Baina, Euskal Herriko inauteriko tradizioa neguaren amaieran da, udaberria muzturrarekin ukitzen duen momentu horretan. Artzainak etxerik etxe joaten dira elurpean ala euripean, baina tradizioa beti betetzen dute.
Lehen, egun desberdinetan ospatzen ziren, bereziki herrixketan.Batzuk hilabeteko azken igandean, egunean bertan… Jantzi gehienak eskuz egiten ziren eta oso originalak izan ohi ziren.
Gaur egun, leku gehienetan egun berdinean egin ohi dira inauteriak eta jantziak gehienetan erosi egiten dira nahiz eta pertsona askok ere eskuz egindakoak eraman.
Ondoren, Euskal Herriko leku batzuen inauteriei buruz hitz egingo dizuegu:
MUNDAKA: Mundakako inauteriak ATORRAK deitzen dira. Pertsonaia nagusiak Atorrak eta Lamiak dira. Goizean, mutilak, atorrez janzten dira eta arratsaldean neskak, laminaz jantzita ateratzen dira.
Goizean, zuzendaria praka eta kapela beltzarekin ateratzen da kalera. Atorrak, zuriz doaz jantzita, prakak eta alkandorak ere zuriak dira. Kalera ateratzen dira eta musikariak burkorearen azala, batzuetan buru-aurpegiarekin, aurpegia estaltzen dute eta bibote handi batetik estaltzen dute aurpegia.
Arratsaldean, lamiak, beltzez doaz jantzita. Aurpegia zuriz margoztuta eramaten dute, begiak izan ezik beltzez daudela margoztuta. Horrez gain, ezpainak gorriz margoztuta eramaten dituzte.
ITUREN eta ZUBIETA: Itureneko eta Zubietako inauteriak JOALDUNAK deitzen dira. Pertsonaia nagusia Zanpantzarrak dira. Baserritik baserrira abiatzen dira soinua egiten. Iturenen, Ardi larruzko jaka eta praka beltzarekin joaten dira kalera. Zubietan berriz, Gorputz guztia zuriarekin janzten dira. Baina bietan, 10 kiloko kanpaiak eta zaldien buztaneko ilearekin makil labur bat erabiltzen dute.
Bideoa:Klikatu
LANTZ: Lantzeko inauteriak LANTZEKO INAUTERIAK deitzen dira. Pertsonaia nagusiak Miel Otxi, Ziripot, Zaldiko, Arotxak eta Txartxoak dira. Panpin guztiak kaletik ibiltzen dira paseatzen. Panpin gehienak oihal desberdinekin egiten dira eta barruan pertsona bat dago panpina gidatzen.
Bideoa:Klikatu
ZALDUONDO: Zalduondoko inauteriak MARKITOS deitzen dira. Pertsonaia nagusia Markitos da. Berarekin paseoak ematen dituzte eta urtero erretzen dute panpin gaiztoa dela esaten dutelako. Markitosek praka zaharrak goroldioz beteta daramatza, goiko aldea edozein koloretako ohiala goroldioz betetzen da berriz, eta jertse bat jartzen zaio gainetik.
Bideoa:Klikatu
ALTSASU: Altsasuko inauteriak MOMOTXORROAK deitzen dira. Pertsonaia nagusia Momotxorroak dira. Korrika hasten dira eta jendea begira gelditzen da ondo pasatzen. Momotxorroak odol tantak dituen ohial zuri bat, praka urdinak, galtzerdi zuriak eta abarka beltzekin doaz jantzita.
Bideoa:Klikatu
No hay comentarios:
Publicar un comentario