2021-02-27

Chupa-Chups luminosos para comer en la cama

 Te has comido alguna vez un chupa-chups en la cama de noche y no has visto nada? Pues el nuevo chupa-chups que ha fabricado willy wonka es para ti. 


Son chupa-chuses que normales pero hechos con caramelo luminoso. sus ingredientes son azucar, colorante y caramelo luminoso secreto. 


sirve para que a las noches comas  con luz y es mas rico que cualquier otro chupa-chups. sabe más a fresa y tiene otros muchos sabores, por ejemplo, naranja, sandia, mandarina, manzana, coca-cola, pera, arandano, mora... 

TXORI GALDUA

Bazen Behin txori txiki bat bere familiarekin migratzera zihoana. Txoria hain txikia zen golfeko pilota bat bezalakoa zela. Hegan ziohazela txoria despistatu egin zen eta bere familia galdu zuen. Hortik aurrera txoriak ikasi behar izan zuen bere burua zaintzen eta bere familia aurkitzen. 


Egun batean, bi umeekin aurkitu zen. Txoriak ez zuenez beharrezkoa jaten ez zeukan indarrik hegaz alde egiteko. Orduan, bi umek txoria hartu eta ez zuten egun guztian soltatu. Azkenean, soltatu zutenean txoritxoa minduta zegoen eta gurazorik gabe. Kalean janaria izten hasi ziren eta mediku bati deitu zioten. Azkenean, herriko txoria bihurtu zen.


Bi motorrak



Duela gutxi bi motor zeuden. Bat Yamaha markakoa eta bestea Suzuki markakoa.


Bien artean beti zeuden lehiaketan. Batak esanten zuen bera azkarrena zela eta ezin zela hondatu eta besteak gauza bera esaten zuen. 


Egun batean, biak mekanikoara joan ziren eta mekanikoak esan zuen berdinak zirela. Biak  azkarrak zirela. Azkenean, beraiek ere konturatu ziren berdinak zirela. Orduan, hortik aurrera lagunak izan ziren.


“Haiek ondo bizi baziren, gu hobeto bizi gaitezen”


2021-02-26

LA IMAGINACIÓN AL PODER

La almohada de merengue ademas de ser blandito y cómodo para dormir tambien te ahorra el desayuno o cualquier momento del dia que tengas hambre y estes en la cama. La almohada de merengue esta hecha de merengue. Al merengue se le da la forma de la almohada y se mete en la nebera porque si la metes en el congelador se que muy duro e incomodo. 

Euskal Herriko inauteriak

Euskal Herriko inauteriak


Antzinetik gaur egunera arte inauteriak ez dira asko aldatu, adibidez: mozorroak, abestiak eta beste gauza asko bai aldatu dira.


Mundakako pertsonaiak atorrak eta lamiak dira eta  pertsonaia nagusiak atorrak dira. Atorrak zuriz doaz jantzita eta lamiak beltzez. Atorrak leku batetik joaten dira, eta lamiak bestetik eta gauez elkartzen dir., Horrela ospatzen dira inauteri horiek.

Ituren eta Zubietan joaldunak dira pertsonaia nagusiak. Artilezko trajea janzten dute eta bi kanpai dituzte atzean. Herritik joaten dira ardien modun kanpaiak daramatzatela zarata eginez.

Pertsonaia nagusi-nagusia Ziripot da. Zaku bete baten modukoa da eta horregatik oso handia da. Jendearekin joaten da eta oso arraroa da niretzat zeren eta oso handia da.

Zalduondoko pertsonaia nagusia arkitos da.13tik15 arrautz ditu lepoko moduan, txapel bat darama eta traje oso elegantea janzten du. Markitos erre egiten da  pentsatzen dutelako sorte txarra erakartzen duela.

Pertsonaia nagusiak Altzasuan momotxorroak dira. Aurpegiak zezen baten modukoa da eta alkandora odolez zikindu dago. Momotxorroek lehenengo, bengala bat pizten dute eta orduan korriketan hasten dira. Horrelaospatzen da.

amen, ikusi, informazioa, hau da, bitu

2021-02-23

mikroipuinak

 Makinaren akatsak



Badakizue denboraren makina bat dagoela? Ba Timbalosqui, Mortadelo eta ni egin genuen, eta zure bizitzako akatsak aurkitzen ditu, eta zuk ikusten dituzu, eta nahi baduzu kendu ahal dituzu.


Egun batean, Jerman deituriko paziente bat izan genuen eta eta bere bizitzan akats asko izan zituela esan zigun. Orduan, ni eta Timbalosqui denboraren makinan sartu ginen eta Mortadelok kordenatuak jarri zitsuen , eta ikusi genuena ikaragarria izan zen Gu ginen, baina txikitan eta berak  gure gelan egon zen!.Orduan hauxe esan nuen:

- Gelakook zerrenda bat daukagu eta ikaratu ginen, baina ez genuen ikusi akatsa.


Gero, berriro bueltatzean bera desagertu zen eta Mortadelo lokartuta zegoen eta oraindik ez dugu berriro ikusi.


Mara eta bere ametsak

 


Bazen behin neska bat. Mara deitzen zena eta egun batean gaua zen eta lo egitera joan zen, eta esnatu zenean hodeietan esnatu zen eta oso beldurtuta zegoen, ibiltzen hasi eta beste neska batekin topo egin zuen  June izenekoa eta azkenean lagun oso onak izan ziren, azken momentuan bere amak esnatu zuen, eta Mara eskolara joan zen.


2021-02-22

                    Euskal Herriko Inauteriak

Historikoki, kristautasunaren tradiziotik abiatzen diren jaiak dira, baraua eta beste zenbait gabetze dakartzan Garizumaren aurretik ospatzen baitira, baina antzinako paganismoan daude sustraiturik, negua amaitu eta udaberria hasteari loturik.


Mundakako inauteriak:

Pertsonaia nagusiak Atorrak eta Lamiak dira eta arropa zuriak janzten dute. Inauteri hauetan ondo pasatzeko, denda moduko leku batera joan behar zara, hor liburuxka bat hartu  eta ator batek helduko zaitu eskutik eta biok joango zarete kantatzen. Gainera, holan, herria gehiago ezagutu ahal duzu.


Ituren eta Zubietako iñauteriak:

Iñauteri hauetako pertsonaia garrantzitsuenak Joaldunak dira. Iraganean, ezkilak edo polunpak eta azukreak edo zartailuak erabiltzen ziren abereak erasotzeko, baita abereak edo animaliak izpiritzeko eta izpiritu gaiztoak uxatzeko ere. Iturengo eta Zuvietako Joaldunak-ek alkandora zuria aldatzen dituzte neguan erabili ohi denarengatik, sorbaldetan larruak gehitzen dituzte, enborrean jarritakoez gain, eta koloretako zapi bat, gorria kolore nagusi gisa ikusten da. Ohitura den bezala, Ituren eta Zubieta herriek inauteriak ospatzen dituzte urtarrilaren 27 eta 28an. Nafarroako Interes Turistikoko Jaia dela eta, ekitaldi nagusia Zanpantzarrek astelehenean Iturengo kaleetan zehar eta asteartean Zubietako kalejiretan bi desfilek osatzen dituzte.


Lantzeko iñauteriak:

Inauteri hauetako pertsonaia nagusiak Ziripot, Zaldiko, Txatxoak, errementariak eta, oso garratzitsua den Miel Otxin, dira. Hemengo pertsonen janzkera apur bat arraroa da; kolore askodun arropak daramatze. Lantz herri txikiko astearte astean ospatzen da Miel Otxin bidelapur mitiko eta gaiztoaren jokoan atxiloketa, epaiketa eta heriotza. Hiru metroko panpina honek besoak gurutzean daramatza, alkandora estanpatua, praka urdinak eta gerriko gorria daramatza, eta nabarmen apaindutako kapelu koniko batek buruan koroatzen du.


Zalduondoko iñauteriak:

Hemen nabarmendutako pertsonaiak Markitos, Lastozko gizona, Porretero, Toribio, etab dira. Urtean zehar populazioan gertatutako gaitz guztiak leporatzen dizkiote, eta horregatik exekutatu dute. Inauteriak goizean hasten dira eta dena Markitos izeneko pertsonaia baten inguruan biratzen da, herriko gaitz guztiak sinbolizatzen ditu. Trajea, txapela eta margotutako arrautza oskolekin egindako lepokoa jantzita dago.


Altsasuko iñauteriak:

Herri honetako protagonistak Momotxorro, Ereintza, Juantranposo, Boda, Mascarita, Akerra, Sorgina eta Matxin-gaizto dira. Momotxorroek galtza urdinak daramatzate, odolez zikindutako alkandora, ardi larruak eta adarrez jantzitako maskara daramatzate bizkarrean. Eskuetan beren bidean aurkitzen dutena izutzeko eta erdiesteko erabiltzen duten sarda daramate. Nafarroako Interes Turistikoko Festa dela eta, Altsasuko landa inauteriak piñata igandean hasten dira forma hartzen haurren inauteriekin, baina astearte arratsaldean helduak eta Momotxorroak, historiaurreko erritual batetik ateratako pertsonaiak, ateratzen dira herriko kaleetara.


                         Marrubiak eta sagarrak

Baziren behin, marrubi bat eta sagar bat. Ez ziren lagunak ezertarako ere ez eta eztabaidatu baino ez zuten egiten: nor zen goxoagoa, mamitsuena, gozoagoa...

 

Egun batean, udare batek ideia bat izan zuen eta marrubi guztiei eta sagar guztiei azaldu zien. Erronka moduko bat zen. Jabearen etxera joan behar ziren, eta marrubi bat eta sagar bat eskatu hartzeko. Jan beharko zituen eta eta berarentzat onena zein zen esan


Orduan, egun hartan, etxekoandrearengana joan ziren eta hitz egin zioten guztiek erronka hori nolakoa zen azaltzeko asmoz. Andreak hori egin zuen eta bakoitzetik zati bat jatean hasi zen, biak hain goxo zeuden,  egunero asko jango baitzituen. Momentu hartan, marrubiak eta sagarrak ulertu zuten, haiek biak, berdinak zirela, eta handik aurrera lagun minak egin ziren  betirako.

“Haiek ondo bizi baziren, gu hobeto bizi gaitezen.”

Amaiera


Jimboren boligrafoa

Diotenez eskola batean bostgarren mailako gelan ume bat zegoen, Jimbo zuen izena. Mutikoa lagun ona, ausarta eta lotsatia zen. Egun batean boligrafo bat aurkitu zuen eta paper batean marrazki bat egin zuen. Beranduago, marrazkia paperetik atera zen eta Jimbok eskola osoari esan zion. Seigarren mailako ikasleak jabetu zirenean boligrafoa lapurtu nahi zuten. Asteburuan seigarren eta bostgarren mailako taldeak kalera jolastera jaitsi ziren. Seigarren mailako ikasleak bostgarren mailako ikasleekin topatzean jotzen hasi ziren. Jimbok mugikor bat marraztu zuen eta Ertzaintzara deitu zuen. Seigarren mailako ikasleak atxilotutak geratu ziren.


Aditzeko belarririk duenak, aditu eta ikas dezala.


             Kontuz zer egiten duzun

Behin batez, nire lehengusuekin kalean nengoen eta gozoki dendara joan ginen gozokiak erosteko festak zirelako. Pakete asko erosi genituen eta plazara joan ginen. Handik gutxira amaitu genuen eta nik nire paketeak jaso eta zakarrontzira bota nituen. Orduan, izendatu nion nire lehengusinari eta hau aipatu nion: 


-  Bota zakarrontzira lurrean dauden zure pakete guztiak!! 

hau aldarrikatu zidan:

-  Ez dut nahi, gainera ez du ezertarako balio hori batzea, gero kale garbitzaileak etortzen dira eta lurreko gauza guztiak batzen dituzte. 


Ni berarekin haserretu nintzen eta gurasoei deitu nien eta dena adierazi nuen. Gurasoak egiaztatu zuten horrela jokatzea txarto dagoela eta behartu zioten nire lehengusinari dena zakarrontzira botatzea Une berean, bere aitak dena argitu zion eta hau esan zion:


- Azkenean, mundu guztiak paperak lurrera botatzen baditugu eta ez badugu birziklatzen kutsatzen dugu eta animliak, landareak, gizakiok… hilko gara. 


Ordutik, nire lehengusinak barkamena eskatu zuen eta handik aurrera ez zuen paper gehiago lurrean utziko. Aditzeko belarririk duenak, aditu eta ikas dezala.


DENBORAN SALTOKA

 DENBORAN SALTOKA 


   Munduan, beste asko bezala, baziren amona eta iloba bat. Ilobak mugikor eta tablet gabeko lehengo bizitzari buruzko lan bat egin behar zuen.

   Iloba Aitana zuen izena eta amonaren etxera joan zen  lanak egitera.

   -Amama-adierazi zion Aitanak amamari.

   -Zer laztana?-itaundu zuen amonak.

   -Eskolan lan bat egin behar dugu telefono eta tablet barik zelan bizi zineten kontatuz. Nire telefonoan bilatu dut eta ez da ezer agertu, eztatabletean ere .Beraz, zure laguntza behar dut-Jarraitu zuen Aitanak.

   Lagunekin gelditzeko, bakoitzaren portalera joaten ginen-aipatu zuen amonak.

   -Eta lagunak ez baziren ateratzen?-ebaki zuen ilobak.

   -Berriro gure etxera joaten ginen-erran zuen amonak.- Azaltzen jarraituko dut. Gero, kalean telefonoa edo ordenagailuarekin jolastu beharrean, gure artean jolasten genuen-segitu zuen amonak.-Eta dena eskuarekin idatzi behar genuen!-kontatu zuen amonak.

   -Eskerrik asko amona, orain telefonoarekin jolastera noa eta etxerako lanak bihar egingo ditut-esan zuen Aitanak.

   -Noiz ulertuko du neska honek zer den teknologia barik egotea!-murmurikatu zuen amonak bere buruari.


Ongi bizi baziren, arabera hartara hil ziren.


CABARCENOKO ERRUNGABEKO ETSAIA

 Bazen behin, ume bat Ander deitua. Bere gurasoekin batera Cabarcenoko zoologikora joango ziren egun pasa. Anderren animaliarik gogokoenak lehoiak ziren eta Cabarcenora lehoiak ikustera joango zen, batez ere. 




Iritsi zirenean, lehoiengana abiatu zen korrika. Heldu zenean, lehoia zirikatzen hasi zen. Bat-batean hesitik jauzi zen. Atoan begiraleek umea lehoien landatik atera zuten bere gurasoak bihotzeko bat emango ziotela zirudien bitartean. Umea medikura berehala eraman zuten eta han konturatu ziren lehoien bi haginkada zituela. 


Bi aste pasa ondoren, haurra medikutik atera zen eta zoologikora bueltatu zen jabeari eta lehoiei barkamena eskatzera. Bere gurasoak segituan esan zuten:

- Lehoi horiek hil egin behar dituzue egin dutenagatik, gure umetxoa ia hil dute!- esan zuten.  

Baina, Anderrek esan zuen jarraian:


- Ez, ni egon nintzen beraiei zirikatzen, eta ni sartu nintzen beraien landan. Errugabeak dira, beraiek bakarrik bere benetako bizitza jarraitu dute.- esan zuen triste Anderrek.


Geroztik, Ander ez zituen berriro lehoiak zirikatu eta ez zen berriro horrelako gauzarik gertatu.


MANOLITO ETA MENDIA

Egun batean, Manolitori bere ondoko mendira igotzeko ideia bururatu zitzaion. Behar zuen guztia hartu eta igotzen hasi zen. Bat-batean lokatzarekin estropezu egin zuen, behera erori zen eta berriro hasi behar izan zuen. Gero, berriro hasi zen, baina oraingoan harri batekin estropezu egin eta berriro hasi behar izan zuen. Hurrengoan ere estropezu egin zuen eta berriro hasi behar izan zuen.


Momentu batetik bestera esnatu zen eta dena ametsa zela ikusi zuen, baina Manolito ez zen berriro mendi horretara joan.


2021-02-20

Euskal Herriko Inauteriak

 


   


Euskal Herrian, ezagunak dira inauteriak. Gaur egun herri txikietan egiten dira, baita herri handi batzuetan ere.




Jaien artean hauek dira batzuk:


Atorrak


Pertsonaia nagusiak atorrak dira Zuriz joaten dira eta aurpegian biboteak margoztuta eramaten dituzte. Jaia ospatzeko kalez kale joaten dira musika jotzen. Bidioa




Joaldunak


Pertsonaia nagusiak Joaldunak dira. Beraien janzkera hauxe da: buruan tunturroa, lepoan zapi gorrixka,

soinean larruz estalitako atorra, bizkarraldean bi joare lotzen dituzte, azpikogona zuri bat eta isipua eskuineko besoan. Jai honetan egiten dena joareak kaletik astintzea da. Bidioa



Lantzeko inauteriak


 Jai honetako pertsonaia nagusiak hauek dira: Miel Otxin,

Ziripot, Zaldiko, Arotzak eta Txatxoak. Egiten dena  kalera ateratzen da Miel Otxin arrapatzera. Bidioa






Markitos


Jai honetako pertsonaia nagusia Markitos da.

Markitos traje beltzarekin, gorbatarekin eta txapelarekin doa jantzita. Jai honetanMarkitos zintzilik eramaten dute eta herriko bazkaria egiten da. Bidioa



Momotxorroak


Jai honetako pertsonaia nagusiak momotxorroak dira.

Momotxorroak, odolez zikindutako izara zuriak, praka urdinak, galtzerdi zuriak eta abarka beltzak janzten dituzte.

 Momotxorroak arratsaldean iristen dira eta  bidean topatzen duten guztia probokatu eta zirikatu egiten dute egurrezko sardearekin.

Bidioa

2021-02-19

 EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK 


Euskal Herriko inauterietan, antzinako tradizioari atxikitakoak, gehienetan herri txikietan nahiz hiri eta herrietan ospatzen dira. Toki batetik bestera egun desberdinetan ospatzen dira.


Gaur egun ez dira berdin ospatzen inauteriak antzina moduan, orain ospakizun modernoagoak dira, superheroiak, animaliak...


Mundakako inauterietako pertsonaia nagusiak atorrak eta lamiak dira. Emakumeek eta gizonek beren jantziak dituzte. Gizonak atorrez doaz, zuriz jantzita eta buruan zapi batekin. Gero, emakumeak laminak bezala joaten dira, bata beltza, peluka horia, buruan koloreko zapi batekin eta aurpegia beltzez eta begiak zuriz margotuta. Marrauen abestiekin hasten dira, gero festak txistularien taldearekin irekitzen dira, geroago atorrak gertaera garrantzitsuren bat jorratzen duen abestia abesten dute. Abestiaren ondoren gizonezkoak emakumeekin laminak jateko biltzen dira.

BIDEOA


Ituren eta Zubietako inauterietako pertsonaia nagusiak Zanpantzar eta Joaldun dira. Inauteri horretako jazkera hau da: Ttuntturro bat, alkandora eta artilezko berokia, abarkak batzuk, petoa, ezkilak, zapia eta hisopo bat. Zubietan hasten dira. Zanpantzarrak edo joaldunak Zubietatik Iturenera doan tartea egiten dute. Hurrengo egunean errepikatzen da, baina oraingoan Iturengo joaldunak dira Zubieta bisitatzen dutenak.

BIDEOA


Lantzeko inauterietako pertsonaia nagusia Ziripot da. Lantzeko inauteriko janzkera hau da: zaldi-buztana, blusa soltea, segalariaren kapela eta indigo margotutako aurpegia. Gauean kaleak pertsonaia hauek jantzitako bizilagunez betetzen dira: Miel Otxin, Ziripot, Zaldiko, Ferralariak eta Txatxo.

BIDEOA


Zalduondoko inauterietako pertsonaia nagusia Markitos da. Inauteri honek ez du normalean mozorrorik izaten, baina  tamaina naturaleko belarrez beteako panpina groteskoa Markitos deitua mozorrotzen dute. Jaka beltza eta praka grisak jantzita mozorrotzen dute. Igande goizean Markitos herrian buelta bat ematera eramaten dute, ondoren, epaitu eta erre egiten dute.

BIDEOA


Altsasuko inauterietako pertsonaia nagusia Momotxorroa da. Adarrak jantzita jantzi ohi dira eta aurpegia zapiekin edo zaldizurdekin estaltzen dute. Odolez zikindutako alkandora zuria eta ardi larruak, praka urdinak, galtzerdi zuriak eta sandaliak ere janzten dituzte. Ehunka momotxorro ateratzen dira frontoitik, aurretik bizirik edo hilda dagoen guztiaren aurka ulu gogorrez kargatuz. Hainbat kale zeharkatu ondoren, prozesioaren une batean, Juantramposo, Maskaritak, ahuntza eta sorginak elkartzen dira. Hainbat tabernatan ohiko geralekuekin herriko kaleetan zehar ibili ondoren, herriko plazan amaitzen da, denak berdin dantzatzen direlarik: Momotxorroen dantzarena.

BIDEOA












2021-02-18

EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK

 Euskal Herriko inauteriak oso garrantzitsuak dira, adibidez herri hauetan:


Lehenik eta behin, Mundakan atorrak eta laminak dira garrantzitsuenak.Zuriz jantzita joaten dira eta 2 gona daramatzate. Goizean Atorrak joaten dira eta arratsaldean laminak.


Bigarrenez Ituren eta Zabieta Zaltzar eta Joaldunak diragarrantzitsuenak.arruz jantzita txano batekin eta zapia eta alkoandarekin joaten dirata kalejira bat egiten dute.

Bideoa


Gero, Zalduondo eta Markitos eta Mielotxin garrantzitsuak dira eta Markitosek jantzi oso dotore batr eramaten du eta lepoko berde eta gorri bat. Azkenik, asto baten gainean daramate eta gero erre egiten dute.

Bideoa



Azkenik, momotxorroak daude eta garrantzitsuenak dira eta larruz jantzita eta alkondara bat eramaten dute. Momotxorroak gauez joaten dira eta beldurra ematen dute.

Bideoa

NEURE IRIA

Madril


Madril españako kapitala da,6,642 milioi pertsona bizi dira eta leku oso famatua da bi gauzengatik: bistak oso onak dira eta jende asko joaten da  oporretan.














Resultado de imagen de madridResultado de imagen de madrid


EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK

 GURE HERRIALDEKO INAUTERIAK


   Euskal Herrian inauteri mota askotakoak daude, baita jatorriak ere.


   Inauteriek jatorri asko dituzte, baina badago bat naturarekin zerikusia duena; tradizioa neguaren amaierarekin eta udaberriko hasierarekin dago lotuta.Ehiza, arrantza edo nekazaritzatik bizi zirenekin; baina artzainentzat batez ere.Artzainak urte erdia mendian bizitzen egoten ziren, eta elur-garaian etxeetan babesten ziren ia janaririk gabe.Horregaitik neguaren amaiera ezinbestekoa zen beraientzat, bizitza berri bat zekarrelako.Gosete eta hotz garaia atzean usteko gogoz janariz, edariz eta musikaz beteriko festa bat ospatzen zuten, zenbait erritu eta sakrifizio gauzatzen ziren lurraren eta emakumeen emankortasuna ziurtatzeko edota etxe-abereak basapiztien atzaparretatik hartzeko.


   Inauteri tradizionalak, natura eta antzinako ohiturekin erlazionatuta daude. Hasieran, artzain eta baserritarrak animalien larruekin mozorrotzen ziren. Mitologiarekin lotuak zeuden eta, herriaren arabera, hainbat ospakizun egiten ziren. 


   Inauteri modernoa Tolosako Inauteriak dira ospetsuenetarikoak. Inauteri mota honetan, karrozak dira elementu garrantzitsuenak. Kolore eta argiz betetako karrozen desfile bat egiten da, gehienetan musikarekin lagunduta. Tradizioarekin zerikusi gutxiago dauka eta ikusgarriagoak dira.


   Badaude leku askotan egiten diren ohitura, hauek hoietarkiko batzuk dira:


   Atorrak (Mundaka):

   Jaialdi honetako pertsonaiak nagusiak Atorrak eta lamiak dira.


   Atorrak normalean zuzendaria izan ezik denak zuriz jantzita joaten dira eta zuzendaria praka eta txapela beltz batekin janzten da.Musikarekin batera burukoaren azala janzten dute.Batzuetan aurpegia estaltzen dute eta beste batzuetan ez.Aurpegia estaltzen ez dutenean, bibote bat janzten dute.Lehen kirruz izeneko soineko batekin joaten ziren, gaur egun edozein ohialarekin.Bi gona zuri daramatzate eta Lamiak guztiz beltzez joaten dira eta aurpegia zuriz margoztuta daukate, eta peluka ere artile zuriz eginda dago. Koloretako zapi bat ere badaramate lepoan.


   Herritik zehar beraien instrumentuak jotzen dituzte, portura iritsi arte.Bertan, petril baten gainean jartzen dira eta haien ekitaldiak egiten dituzte.Urtero abesti berri bat kantatzen dute, aurreko urteko abestiarekin batera.


ATORRAK eta LAMIAK



Hartza (Arikuzun, Ituren, Zubieta...):

   Jai honen pertsonaia nagusia hartza da.


   Gizon edo gazte batek bere gorputza artilez estaltzen du eta hartzarena egiten du.


   Arikuznen hartzarekin hartzaren zaintzailea doa eta hartzarekin lotuta dago, hartzak ihes ez egiteko.Bitartean hartza herriko jendea izutzen saiatzen da.


HARTZA



Joaldunak (Ituren eta Zubieta):

   Joaldunak dira jaio honetako pertsonaia nagusia.


   Zubietako joaldunek ator zuriek janzten dute, Iturengoek aldiz ardi larruzko txalekoa daramate.Gerrian ardi larrua janzten dute eta bertan joareak lotzen dira.Galtza urdinak janzten dituzte eta oinetan larruzko zein gomazko abarkak.Ttxuntturroa izeneko kapela ere eramaten dute.Kolorezko ohialezko xingolak jartzen dituzte, eta txapelaren puntan oilar lumak.Eskuan zartailua daramatza eta egurrez eta zaldi ileez eginda dago.Bizarrean bi joare txiki daramatzate eta gerria atzean beste bi handi.


   Joaldunak herri osotik joaten dira kalegira bat eginez.


JOALDUNAK


Lantzeko inauteriak (Lantz)

   Jai honetako pertsonaia nagusiak Miel Ontxi, Ziripot, Zaldiko, Arotzak eta Txatxoak


   Ziripot belarezko zaukak lodiago izatea egiten du.

Zaldikoren gerrian zaldi itxura dauka.

Txatxoak animalia larru eta arropa zaharrekin janzten da, lastozko erratzekin eta aurpegia estalita.


   Tradiziozko ospakizun hau hausterre-egunaren aurreko egunetan egiten da.Astelehen eta asteerte inautean herriko kaleak pertsonaia ezberdinen jantziak daramatzate herritarrez betetzen dira.Miel Ontxi lapurra harrapatzeko helburua dute.


LANTZEKO INAUTERIAK



Markitos (Zalduondo):

   Markitos da jai honen pertsonaia nagusia.


   Praka zaharrak ditu, eta goroldioz betetzen dituzte.Edozein koloretako atorra batekin estaltzen dute, eta goroldioz betetzen dute, eta jertse bat jartzen diote.Lapiko batekin aurpegia egiten dute eta kartoiarekin estaltzen dute.Lehen abarkatak jartzen zioten, baina gaur egun bota batzuk.Herritik Markitosekin joaten dira, plaza batera heldu arte, hor erre egiten dute.


   MARKITOS



Momotxorroak (Altsasu):

 Jai honetako pertsonaia nagusia Momotxorroak dira


 Adarrak daramatzate eta aurpegiak ohial-zapiaren  edo zaldi ileen azpian daude. Odolez zikindutako izara zuria ardi-larruzko bizkarrekoa, praka urdinak, galtzerdi zuriak eta abarkata beltzak eramaten dituzte.


   Momorrotxoak herrira iristen dira eta marrua eginez, bidean topatzen duten guztia probokatu eta zirikatu egiten dute egurrezko sardearekin.


MOMOTXORRAK




 INAUTERIAK


Lehenik eta behin inauteriei  buruz hitz egingo dizuet.Hiri eta herrietan neguaren bukaeran,jendeak mozorroekin ospatzen dituzte desfileak,kantatuz,dantzan eta zarata eginez.




Hasteko,hiri eta herri guztietan ez dira janzkera eta modu berdinekin ospatzen.Adibidez Mundakan atorrak ospatzen dituzte eta zuri-zuri jantzita joaten dira guztiak zuzendaria izan ezik;jantzi beltza eta kolore bereko kapela eramaten ditu.Musikariek buruko-azala janzten dute buruan,batzuetan aurpegia estalita,bibote eta papilote handiak marrazten dituzte bere aurpegian.


Antzina, soineko zuriak eramaten zituzten,baina gaur egun  edozein oihal zuriz egiten dituzte.


Bestalde,Iturien eta Zubietan joaldunak ospatzen dituzte.Apela koloreduna,aurpegia estaltzeko zapia,zakua,praka urdinak eta artilezko galtzerdiekin joaten dira jantzita. Zintzarriek "joare" dute izena; horregatik dira Joaldunak, hau da, tresna horiek astintzen dituztenak. Badago beste era bat ere talde hauek izendatzeko: Zanpantzarrak.



Ondoren,Lantzeko inauterietan aurpegia estalita eta prakak gainean kolore ezberdineko  zapiak eta gonak

eramaten dituzte(koloredunak).Ziripot jauzten denean lagundu egiten diote eta zaldiko harrapaketan ibiltzen dira.


Jarraian zalduondon egiten diren ohiturak eta beren janzkera azalduko dizuet.Traje beltzez,txapela,arrautzez egindako lepokoa,  gorbata eta guzti eramaten du Markitozek inauteri egunean. Gainerako pertsonak ohialez jantzita joaten dira.


Markitos jaitsi eta gurdian jarrita, frontoira eramaten dute. Han epaia irakurtzen dio Predikadoreak. MarZintzarriek "joare" dute izena; horregatik dira Joaldunak tresna horiek astintzen dituztenak. Badago beste era bat ere talde hauek izendatzeko: Zanpantzarrak.


Kitosi hil egin behar dute, herrian urte osoan gertatutako ezbehar eta gertakizun txar guztien errua berak duelako. Jendeak txalo egiten du.Panpina lurrean jarri eta su ematen diote. Taldeko guztiek egiten dute dantza haren inguruan.



Azkenik,Momotxorroak  Altsasun ,herriko gazteak kamiseta eta prakazuriz mozorratzen dira.Buraun koloreatako zapia eta gerriko gorria gerrian janzten dute.Aurpegian burdinazko karatula   jartzen dute.Karatulak oso zaharrak dira.Eskuan makila bat daramate eta  lukainka eskatzera joaten dira etxez etxz,gauean jateko.



BIDEO ATORRAK:ATORRAK

BIDEO JOALDUNAK:JOALDUNAK

BDEO LANTZEKO INAUTERIAK:LANTZEKO INAUTERIAK
BIDEO MARKITOS:MARKITOS
BIDEO MOMOTXORROAK:MOMOTXORROAK