SENTIMENDU ETA EMOZIOEN MAPA
Sentimenduak gogo aldarte bat dira. Emozioak eta sentimenduak oso lotuta daude, baina beraien arteko desberdintasunak emozioak laburragoak eta biziagoak direla eta sentimenduak gehiago irauten dutela (sentimendua pentsatutako eta sentitutako emozioa dela esan daitezke) dira.
Sentimendu bakoitza gure gorputzeko atal desberdinetan bizi da ,adibidez, gosea sabelean, egarria eztarrian, arrazoia buruan, sentimendu positiboak (elkartasuna, aitortza…) eta negatiboak (errua, etsipena…) bihotzean sentitzen dira gehienetan, baina baita buruan eta sabelean ere. Bost multzotan banatuta daude: emozio positiboak, emozio negatiboak, prozesu kognitiboak (entzutean edo gogoratzean sortzen direnean), egoera somantikoak (gaixo zaudenean azaltzen dira) eta homoestatikoak (gosea edo egarria).
Ikertzaileak ondorioztatu dute sentimenduak gorpuztuta daudela. Horrez gain, sentimenduak sortu dira norberaren eta ingurunearen gorputzaren buruzko informazioa transmititzeko. Emozio positiboak gauzak onekin lotuta daude eta emozio negatiboak kontrakoa, gauza txarrekin.
Niretzat oso garrantzitsuak dira nire sentimenduak eta besteenak ere. Nik oso azkar dakit nire lagunen bat txarto ala ondo sentitzen denean, gehienetan ikusten delako, baina niri ere ikusten zait ,adibidez, gauza bat txarto egiten duenean gero arduratuta sentitzen naiz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario