HORRELAKO BIDAIA BAT HORRELA TRATATZEKO?
Gaur nire eskolako lehenengo eguna da. Atzo Getxora heldu nintzen, Afrikako herrixka batetik, Nubatik, eta bai, hemengoek baino azal ilunagoa daukat, beltza, baina horrek ez dit desberin egiten, ala bai?
Nire amari esan diot ea Getxoko eskolak zelangoak diren, baina nire amak esan dit ez dakiela. Jakin nahi banuen eskolara joan behar nintzela. Eta horretan nago ni.Suposatzen da 5 minutu falta direla txirrina joteko.
Txirrina jo ta gero klasean 20 ginen guztiak. Irakaslea gelan sartutakoan ikaskideei nor nintzen esan zien eta beraien laguna izango nintzela ere. Lehenengo saioa matematika zen, niri izugarri ondo ematen zitzaizkidan. Bikoteka jarri behar ginen, baina inork ez zuen nahi nirekin izan, beraz bakarrik egin behar izan nuen. Hori eta gero irakasleak zenbait galdera egin zizkigun gaiari buruz eta ni nintzen bakarrak nekizkiena.
Patiora joateko txirrina jo eta ni berriz bakarrik nengoen. Agian haiengana hurbildu beharko naiz? Bueno badaezpada hurbildu egingo nahiz. Azkenean batzuengana hurbildu egin nintzen, baina ez nintzen hurbildu egin behar, hurbildu egin nintzen umeengana...
-Zergatik ausartzen zara ZU, BELTZ BAT, gurekin, ZURIEKIN, egoten?-esan zuen batek.
-Ez dakit, ezin dut ala?-jarraitu nuen ni.
-Ez, zeren eta beltzen lekua Afrikan dago, eta zuriena berriz mundu osoan.
Baina niri horrek ez zidan minik eman, zeren eta nik banekien nik ez nuela aukeratu beltza izatea, eta ez dudala merezi horrelako pertsonekin egotea.
Urte batzuk geroago beste ume bat nire koloreko azala zuena etorri zen eskolara eta nire lagun mina izan zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario