Gurasoen garrantzia
Munduan beste asko bezala bazegoen, eskolan, Malen izeneko neska bat. Pertsona oso alaia zen, baina baita oso beldurtia ere jendeari gauzak kontatzeko. Berak etxean ez zuen ezer kontatzen.
Egun batean, iraila iritsi zen eta Malenek institutoa hasi zuen. Eskolan lagun asko zeuzkan, baina eskolaz aldatu zutenez lagun guztiak beste instituto batera joan ziren eta bera bakarrik geratu zen. Maleneri ez zitzaion inporta, bazekielako jende gehiago ezagutuko zuela eta lagun gehiago egingo zituela. Hurrengo egunean, eskolara joan zen eta oso triste jarri zen. Dena txarto atera zen, denek jolasten zuten beraien lagunekin, baina inork ez zuen berarekin jolastu nahi. Hori gertatu bezain laster, etxera iritsi zen, bere logelan sartu eta amak hau adierazi zion:
- Zer moduz instituto berrian?
- Ondo… -erantzun zion neskatoa triste eta ahots baxuarekin.
- Seguru zaude? -erran zion bere ama.
- Bai. -iharduki zion.
Amak bazekien zerbait gertatzen zitzaiola, baina ez zionez kontatzen, pixka bat itxarotea erabaki zuen. Bi aste barru, berarengana hitz egitera joan zen eta zer gertatzen zaion galdetu zion. Malenek kontatzea erabaki zuen eta gertatutako guztia kontatzen hasi zen.
- Zergatik ez didazu esan lehenago? - aipatu zion amak oso kezkatuta.
- Kezkatuko zinela uste nuelako. Gainera, beldurra nuen zuri kontatzeko -erantzun zion.
Bere ama oso arduratuta zegoen eta hau esan zion:
- Gurasoak hemen gaude laguntzeko, arazoren bat baduzu esan eta lagunduko dizugu.
Ordutik aurrera Malenek konfiantza gehiago hartu zuen bere gurasoekin eta zerbait gertatzen bazitzaion kontatuko zuela zin egin zion. Hori hala bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Usansoloko plazan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario