Bazein behin eskola bat, non eskola horretara mutiko berri bat etorri zen.
Lehenengo bistan itsusia eta beste holako gauza txarrak esan zizkioten.
Bera beti bakarrik zegoen eta beti iraintzen zuten.
Egun batean arazo honek txarrerantz jo zuen eta jotzen hasi ziren.
Bera negarrez joaten zen beti etxera. Bere gurasoek ez zekiten ezer,
ezta irakasleak ere.
Ostegun batean betikoa pasatu zen, bera jotzen hasi ziren eta baita
iraintzen ere.
Halako batean, mutil eta neska bat nekatu ziren.
Patioan jotzen eta iraintzen hasi zirenean, neska honek esan zuen:
KITTO, AMAITU DA!!! ez duzue ikusten nola dagoen?!
Beltzuneak eta guzti ditu eta, bere azalean jarri zaiteztete.
Zer egingo zenukete?
Niri inork ez dit hori egingo, polita naiz, ondo jantzita noa,
ile polit-polita daukat!
-Neskato txarra batek esan zuen.
Bera ere oso polita da eta horrek ez du axola.
UTZI BAKEAN ETA KITTO!! Horrela ez da pertsona bat tratatzen!-
Esan zuen mutikoak.
Azkenean denek ikusi zuten, zein txarto
portatu ziren mutiko
horrekin eta parkamena eskatu zioten.
Berak barkamenak onartu zituen eta denak pozik jarri ziren.
Honek esan nahi du bullyinga gauza serio bat dela eta inori ez diogula egin
behar, azkenean pertsonak gara eta ondo tratatu behar gatuzte.
Halakorik ikusten baduzu beranduegi izan baino arinago gelditu!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario