ZER NAIZ?
1874an sortu nintzen.
Fabriketan, zakarrontzietan, pertsona baten motxilan edo etxean egon ahal naiz.
Likidoak nire barruan eramateko balio dut.
Munduko bi gerratan egon naiz, gauza desatseginak ikusi nituen eta ahaztu nahi ditut, baina zientzian oso lagungarria izan naiz eta aurrerapen asko egin dituzte nirekin.
Gaur egun plastikozkoa zein kristalezkoa izan ahal naiz.
Futbol partida garrantzitsu baten ostean jokalariek erabili ninduten. Hori izan zen nire bizitzako momenturik hoberena. Pozik eta zoriontsu sentitu nintzen. Horregaitik nire buruaz harro sentitzen naiz zeren eta azken finean lagungarria izan naiz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario