2021-01-25

Autobiografia

1895an sortu ninduten eta errepidean nago. Istripuak ez egoteko balio dut eta azkenean hori da nire funtzioa.

Nire momentu garrantsitzuenak hurrengoak izaten dira: kotxeak nire albotik pasatzen direnean, umeak eta helduak lanera joaten direnean…

Ni gaur egun gorria edo urdina naiz eta altua ere banaiz.

Orain dela ez asko, nire laguna bidean hil zen. Nire laguna semaforo bat zen. Nik beldurra sentitu nuen, ez bakarrik nire lagunagatik nire inguruan zeuden pertsonengatik.

Nire buruaz harro sentitzen naiz pertsona asko salbatu ditudalako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario