Edoskitzea
Edoskitzea, ugaztunek besterik egin ahal duten gauza bat da. Edoskitzeari, kumeak amaren bularretik esnea edaten duenean esaten zaio. Edoskitzea, beste motatako animalia batzuek egin ahal dute, baina edaten dutena ez da benetako esnea. Normalean, ume bat edoskitzen da 6. hilabetetaraino. Batzutan, 12 hilabetetaraino ere izan daiteke, baina hori amaren gorputza oso makina ona bada besterik ez gertatzen da. Prozesu hau, haurrarentzat, oso garrantzitsua da, eta ez badu bere bizitzako lehenengo hilabetetan egiten, ziur aski hilko litzateke.
Alde batetik, arrazoi batzuk daude era naturalean egiteko, eta bestetik modu artifizialean egiteko. Naturalak hurrengoak dira: umeari infekzioen aurka defendatzen laguntzen duelako, alergiak sahiesten dituelako eta hainbat egoera kronikoren aurka babesten duelako. Eta arrazoiak modu artifizialean ere badaude, adibidez: izan daitekela amaren esnea hain ondo ez egotea eta umea txarto jartzea eragiten du. Amak umea edoskitzen duenean, haurrari behar duen segurtasuna eta konfiantza ematen dio, gero inguruko mundua esploratu ahal izateko. Gainera, amarekin afinitate handia izateko, haurrak ikasiak jaiotzen dira: instintiboki haiekin beti lotuta egon nahi dute.
Zientifiko adituek (espertoek) diotenez, amarentzat eta umearentzat, amak edoskitzea haurrarentzat ona da. Umeari edoskitzean karbohidrato, proteina eta koipe kopuru egokia ematea lortzen da. Umeak behar dituzten digestio-proteinak, mineralak, bitaminak eta hormonak eskaintzen dizkio, eta umea gaixotu ez dadin laguntzen duten antigorputzak ditu.
Nire ustez, ume bat edoskitzea oso garrantzitsua da, amarekin lotura moduko bat sortzen duelako, umea eta ama lotuago egotea eragiten du. Baina amari, aldaketak sortzen dizkio, amarentzat odol, esne eta bestelako fluidoen gehikuntza delako, puztuta eta minduta daude.
No hay comentarios:
Publicar un comentario