2021-01-23

Lagun arteko eztabaidak

Kaixo nik Elaia dut izena eta oporrak asko gustatzen zaizkin eta zuri? Nik uste dut asko gustatzen zaizkizula. EZTA!!?? Gaur nire lagun onenarekin aurkitu eta hau gertatu den.


Kaixo Haizea, zer moduz zaude?

Kaixo Elaia, ondo nago eta zeuk?

Ondo ere. Badakizu nora joango naizen oporretan?

Ez, nora joango zara?

Ni Londresera joango naiz.

A, ze ondo niri ere Londres gustatzen zait, baina Parisera joango naiz.

Ba niri ez zait batere gustatzen Paris.

Egia esan niri ere ez Londres. 


Nik egin nuen alde ezkerretara eta Haizeak  egin zuen alde eskumatara. NI negarrez joan nintzen etxera nire lagun mina delako. Etxera sartu eta hau ezan zidaten nire gurasoek.


Kaixo Elaia, Baina zer gertatu zaizu?

Ni Haizearekin haserretu naiz.

Horregaitik zatoz negarrez?

Bai.

Eta zergatik haserretu zarete?

Haizeari kontatu diot nora goazen oporretan eta Londres gustatzen ez zaiola esan dit. Orduan, berak esan dit Parisera doala oporretan, eta nik erantzun diot niri ez zaidala Paris gustatzen. Geroxeago bakoitza alde ezberdinetara joan gara.

Eta zergatik ez diogu bere gurasoekin Balentziara gurekin etortzeko esaten?


Erantzuteko denborarik ere ez zidan eman Haizeak mezu bat bidali zidalako eta nirekin geratu nahi zuelako herriko plazan. Nik baietz erantzun eta korrika joan nintzen plazara.


Parkatu lehengoa Haizea.

Parkatu zuk ere Elaia.

Nire gurasoek eta nik pentsatu dugu zure familia nire familiarekin batera Balentziara joatea. Zer iruditzen zaizu?

Oso ondo Balentzia asko gustatzen zait eta.

Bale ba bihar bagoaz nire gurasoak zure gurasoekin komunikatuko dira.

Agur Elaia.

Agur Haizea.

Horrela konpondu genuen gure oporretako eztabaida eta ondo pasatu genuen hondartzan.


No hay comentarios:

Publicar un comentario