Zer naiz?
1880tik 1883ra arteko egun baten jaio nintzen. Zehatz-mehatz Uztailaren 28an
betetzen ditut urteak eta orain 138 urte ditut. Ibai baten erdian nago Ibaizabal
ibaian, hain zuzen, eta herri batetik beste herri batera eramaten ditut pertsona madarikatuak. Pertsonak eta beraien kotxe astunak garraiatzeko sortu ninduten.
Jaio nintzenean arropa oso itsusia jarri zidaten, beltzez negoen jantzita, baita
burua ere. Ez zitzaidan batere gustatzen eta arropa erretzen zitzaidan eguzkiarekin.
Nire gurasoei esan nien eta orain goitik bera gorriz nago jantzita. Behintzat
hobeago nagoela uste dut eta, gainera, ez naiz batere erretzen.
Oso urduri egon nintzen nire lehenengo bidaian nire lehen egunean, apurtuko
nintzelako eta hil egingo nintzela uste nuelako. Baina, guztia oso ondo joan zen.
1936an gerra etorri zen, nola ez, berriro pertsona maradikatuak. Ez dakit zer
daukadan beraiekin. Jarraituko dut. 1936an gerra etorri zen eta beldur handiaizan nuen
eta zauri asko egin zizkidaten. Baina, anbulantzia etorri eta konpondu egin zidaten.
Asko aldatu naiz jaio nintzenetik. Adibidez, txikitan beltza nintzen eta gaur egun
gorria. Bestalde, orain pisu handiagoa dut teknologia gorantza joan delako eta
pertsonak gero eta gehiago nekatzen direlako.
Baten txarto iratzarri nintzen eta zer edo zer gertatuko zitzaidala usaintzen nuen,
eta ala izan zen. Kotxeak igarotzeko lekua lokartu zitzaidan eta kotxe bat pasatzean
ezin izan nuen jasan eta kotxea uretara jausi zen. Eskerrak pertsona ez zegoela
barruan. Oso triste egon nintzen nire lana ez nuelako ondo egin, baina medikura joan
eta eskerrak ez zaidala gehiagotan gertatu. Oso harro sentitzen naiz lan honetaz eta
138 urte izanda zaharra naiz eta.
ZER NAIZ?
No hay comentarios:
Publicar un comentario