2021-04-26

ZELANGO BONBARDAKETA GERNIKAN

 ZELANGO BONBARDAKETA GERNIKAN


   Gernika Bizkaialdeko udalerri bat da 10 m-ko altuera dauka eta Busturialdean kokatuta dago.


   Gernikaren bihotzak orbain oso handi bat dauka. 1937ko apirilaren 26an, bonbardaketa bat egon zen Gernikan.Bonbak hegazkinetatik bota zituen eta  Luftwaffe Naziren Kondor Legioa eta Italiar faxisten hegazkinak izan ziren erasotzaileak.


   1937ko martxoaren 8-tik 23-ra gertatu zen; Espainian Guadalajarako gerra Espainiako Gerra Zibilezko funtsezko mugarrietako bat izan zen. Guadalajararen hiriaren inguruan, Espainiako hiriburua, Iparraldetik iritsi nahian, Franco jeneralaren tropek Mussolini italiarraren laguntza izanda.


   Autore batzuek pentsatzen dute bonbak bota zizkiotela zeren eta maniobra bat izan zuen Wolfram von Richthofek. Berak Durango bonbardeatu beharrean Bilbo bonbardeatzea, baina azkenean Durango ere bonbardatu egin zuten. Horrez gain, Gernika, tropa errepublikanoen komunikazio-gune nagusia zen.


   Gernikan bonbardaketa egin zenean, merkatua zegoen, hau da, azoka eguna zen Gernika hirian, eta nola ez, jende pilo bat hara joaten zen gauzak erostera.


   Erasoaldiek ia Gernika osoa suntsitu zuten: suteak eraikinen %70 guztiz hondatu eta beste %20 nahiko minduta utzi zuten. Hori bai, ez zuten Batzar Nagusien egoitza eta hor zegoen harizta ukitu. Richthofenek helburu nagusitzat adierazitako zubia ez zen suntsitu ezta ikutu ere. Horregaitik, huts egindako misiotzat hartu zuen.


   Lehen esan dudan bezala bonbardaketa egin zuten zeren eta tropa errepublikanoen komunikazio-gune nagusia zen.


   Egia esan leku asko bonbardatu zituzten: Gernika, Urdaibai, Galdakao, Bilbo, Durango, Elorrio…


   Badago kuadro bat Pablo Piccasok margoztu zuena Gernika deitua. Gainera, badago abesti bat esaten zuena zelangoa izan zen gerra hori Eñaut Elorrietak abestuta, Ken Zazpiko abeslariak.


   Nire ustez ez da beharrezkoa gerra bat egitea, zeren eta badaude errudunak ez diren pertsona batzuk familia, etxea eta diru gabe gelditzen direnarekin.Nik pentsatzen dut gerra bat leku batena baldin bada ba ez dela beharrezkoa jokoan dagpen herria apurtzea, ezta gerra bat egitea ere ez.


GERNIKA BONBARDAKETARI EGIN ZION ABESTIA


GERNIKAKO BONBARDAKETA


No hay comentarios:

Publicar un comentario