TXERNOBYLGO HONDAMENDIA
Txernobyl zentru nuklear bat zen eta Ukrainiako Txernobyl hirian gertatu zen ikaragarrizko hondamendi hau.
Istripu hau 1986ko 26an gertatu zen.
Egun hartan, Lenin zentral nuklearreko 4. errektorean bat-bateko potentzia igoera bat izan zen. Horrek erreaktore nuklearraren nukleoa gehiegi berotzea eragin zuen; ondorioz, bere barnean bildutako hidrogenoa lehertu egin zen, energia elektrikoaren horniketa eten egin zela simulatzeko proba batean.
Energia nuklear edo energia atomikoa atomo baten nukleoa apurtzen denean sortzen den energia da, eta bere ondorioak ez dira batere onak. Energia nuklearra askatzen denean, beste energia mota batzuen forma hartzen du. Energia mota horiei erradiazioa deitzen zaie; beroa eta argia dira erradiazio-adibide batzuk.
1986ko apirilaren 26an, larunbatean, zentralean zegoen langile taldeak proba bat egitea erabaki zuen erreaktorearen segurtasuna hobetu asmoz. Horretarako, zera aztertu behar zuten; lurruna nondik zetorren itxi ondoren, zenbat denboraz jarraituko zuen lurrun-turbinak energia elektrikoa sortzen jakin nahi zuten. Larrialdietarako hozte-ponpek, matxura gertatuz gero, gutxieneko potentzia bat beharko martxan jartzeko, eta zentraleko teknikariek ez zekiten, behin lurruna nondik zetoren jakindakoan, turbiaren inertziak ponpak funtzionamenduan mantendu ote zitzakeen jakin nahi zuten..
Nukleoaren barruan sortutako hidrogenezko laino baten ondorioz, leherketa handi bat egon zen.
Urtean zehar inguruko leku guztiak utzik igaro behar ziren eta beste herrialde batera joan zeren eta sabaltzen ari zen.
Gaur egun, Txernobyl leku erreaktiboenetakoa da. Pertsona batzukt han daude, baina ez dira hurbiltzen erreaktiboa dagoen lekura.
Hondamendi asko egon dira zentru nuklearrekin, baina hauek dira txarrenetarikoak: Kyshtymren hondamendia, Windscaleren hondamendia, Three Mile Islandren hondamendia, Txernobylen hondamendia, Goianiaren hondamendia, Tokaimuraren hondamendia eta Fukushima I ren hondamendia
Euskadin elkarte bat dago, Txernobyl elkartea deitutakoa.Hor Ukrainako umeak joaten dira, eduki zuten hondamendiarengatik. Elkarte horrek 25 urte daramatza lanean.
Nire iritziz ez dira horrenbeste zentro nuklear behar, izan ere zentru horiek kalte handia egiten diote gure ingurumenari eta gehiago eta gehiago egiten ari dira. Hobeagoa izango litzateke energia berriztagarriak erabiltzea edo ez erabiltzea horrenbeste energia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario