TXERNOBYLGO HONDAMENDIA
Txernobyl hiri bat da eta Ukranian kokatuta dago. 1986ko apirilaren 26an Vladimir Llich Lenin Zentral nuklearren honamendia gertatu zen.
Segurtasun protokoloak ez zituzten hartu eta zentralaren indarra handitu egin zen. Langileek erreaktorea ixteko ahaleginak egin arren, potentziaren bat- bateko igoerak leherketa sorta bat eragin zuen lantegiaren barruan. Azkenean, material erradioaktiboen kopuru handiak atmosferara kanporatu ziren.
Energia nuklearra atomoaren nukleoan gordetzen den energia da. Energia nuklearra erabiltzearen desabantaila nagusietako bat material erradioaktiboa ingurunera isurtzeko arriskua da, eta horrek, askatutako kantitatearen arabera, eragin kaltegarriak izan ditzake pertsonen osasunean.
Ondorio asko izan zuen inguruan bizi ziren pertsonen osasunean. Erradioaktibitatearen ondorioz 31 pertsona hil ziren eta beste zenbait gaixotasun ohiz kanpoko prebalentziarekin azaldu dira: tiroideetako minbizia, kataratak, larruazaleko gaitzak… Gainera, erreaktibitatea dagoen lekuetan urte askotan ezin da han bizi eta orain Txernobyl ez dago oso ondo. Horregatik,udan Txernobylgo jende asko Euskadira etortzen da aire freskoa arnastera.
2011ko martxoaren 11an Fukushima istripu nuklear bat egon zen. Hondamendia lurrikarak eta tsunami bat 14 metroko olatuekin eragin zuen. Horren ondorioz, 1.200 pertsona hil ziren.
Nire iritziz, horrelako makinak oso arriskutsuak dira eta energia sortzeko beste modu batzuk ere badaude. Gainera, nahiago izango nuke beste baliabide mota batzuk erabiltzea energia sortzeko, arriskurik ez edukitzeko eta gauza asko ekiditeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario