2021-04-13

 TXERNOBYLGO HONDAMENDIA


Txernobyl zentral nuklear bat da eta Ukrainian kokatuta dago. Txernobylgo hondamendia 1986ko apirilaren 26an gertatu zen, zentral hori suntsitu egin zen zentral nuklear bateko erreaktore bat lehertu eta erre egin zelako. Energia nuklearra atomo baten nukleoan dagoen energia da. Atomoak elementu kimikoak bere propietateak mantenduz zatitu daitezkeen partikula txikienak dira. Energia nuklearrak arrisku ugari ditu, horietako bat da ingurumenera material erradioaktiboa askatzea eta jendeari eragin diezaiokela. Sute bat izan zen eta sute horrek produktu erradiaktiboen barreiatze efektuak areagotu zituen. Horrez gain, minbizi, leuzemia eta gaixotasun psikologiko desberdinak garatu dira eta pertsonen etorkizunean eragina izan dezakete. Txernobil gaur egun lurreko lekurik erradioaktiboena da oraindik.


2011ko martxoaren 11n Fukushiman istripu nuklearra gertatu zen. Hondamendia Tōhokuren lurrikarak eta tsunamia eragin zuten; lurrikara antzeman zutenean, erreaktore aktiboek automatikoki itzali zituzten fisio erreakzioak.


Ondo iruditzen zait energia horrekin lan egitea, baina beti kontu handiz eta kontuz, bestela beste hondamendi bat gerta baitaiteke. Uste dut energia onena energia eolikoa dela, ez duelako kutsatzen eta naturarekin lan egiten dutelako.


No hay comentarios:

Publicar un comentario