2021-04-19

                         Ez dakizu zer gertatuko den 

Bazen behin, Haur Hezkuntzan Ander izeneko mutiko bat. Bere ikaskideak baino baxuago zen, baina ez zion garrantzi handirik ematen, berak bezekien egunen batean haziko zela eta bere ikaskideen modukoa izango zela.


Urteak aurrera joan ziren eta seigarren mailan zeuden, Ander apur bat hazi zen. Egun batean patio orduan, bere lagunak jolasean ari ziren eta bere lagunik onena Anderrengana hurbildu zen eta hau aipatu zion:

- Gurekin jolastu nahi duzu? 

- Baii -erantzun zion Anderrek

Jokoan eskalatu beharra zegoen, baina Ander ezin zen igo ez zelako iristen. Une berean, mutil batek esan zion hori ezin badu eskalatu, ezin zuela jolastu eta bere ikaskide guztiak barre egiten hasi ziren. Ander bere lagunarengana joan zen, baina bere lagunik onena ere iraintzen hasi zen. Ordutik aurrera, ez zuen eskolara joan nahi izan eta etxean geratzen zen.


Urteak eta urteak pasatu ziren. Egun batean Ander kalean zegoen eta bere ikaskideekin aurkitu zen. Bere ikaskideek ez zioten ezagutu oso altua eta aldatuta zegoelako. Lagun batek hau esan zion:

- Kaixo Ander, zelan zaude?

- Ondo -Adierazi zuen Anderrek

- Barkatu seigarren mailan egin genuena, uste genuen ez zinela haziko, baina orain ikusi zaitugunean konturatu gara egin genuena gaizki zegoela. Anderrek barkamena onartu zuen eta berriro lagunak izan ziren.


Handik aurrera ikaskideek ikasi zuten bizitza luzea dela eta ez dakizula zer gertatuko den.







No hay comentarios:

Publicar un comentario