Neska itsua
Duela egun batzuk, eskolan, ikasleak gelan zeuden bitartean, zuzendaria neska batekin etorri zen eta hau aipatu zuen zuzendariak:
- Kaixo guztioi, bere izena June da eta ikasle berria izango da.
Denak neskatxoari begiratzen geratu ziren, makila berezi bat eramaten zuelako eta andereñoak bere lekuan esertzen lagundu ziolako. Irakasleak hau adierazi zuen gela osorako:
- Ikusten duzuen moduan hau da ikasle berria eta zailtasun bat du, ez duela ikusten oso ondo eta denen artean lagunduko diogu.
Beste ikasleek ez zuten ondo hartu eta bere laguna ez izatea erabaki zuten. Egunak aurrera joan ahala, June bakarrik zegoen egun guztian eta berak bakarrik jolasten zuen, oso triste zegoen lagun bat behar zuelako.
Egun batean, beste ikasle berri bat etorri zen eta oraingo honetan neskatxoa itsua zen, June oso pozik jarri zen, oso lagunak izango zirela pentsatu zuelako. Patio orduan June beste neskatxoarengana joan zen eta bere izena galdetu zion, ikasle berriak erantzun zion eta bere izena Aroa zela esan zuen. Oso lagunak egin ziren eta egun guztiak batera zeuden. Azkenean, beste ikasleak ikusi zituen nola jolasten zuten beraien bien artean eta itsua izan arren ez du esan nahi ezin dutela jolatu.
Handik aurrera, denek batera jolasten zuten eta denak lagunak ziren. Haiek ondo bizi baziren, gu hobeto bizi gaitezen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario