ASTRONAUTEN TRAGEDIA HANDIA
Orain dela 31 urte, 1986ko urtarrilaren 28an gertatu zen tragedia hau.Eztanda hau Ozeano Atlantikoa igarotzen zeudenean izan zen, Floridako hondartzaren aurrean.Espaziontzi honek Challenger zuen izena eta “Rockwell International” enpresak egin zuen.
Espaziontzi honetan zazpi astronauta zeuden, bi emakume eta bost gizonezko; Francis R. Scobee komandantea zen, Michael J. Smith pilotua, Ronald McNair misio espezialista, Ellison Onizuka misioaren espezialista, Judith Resnik misio espezialista, Gregory Jarvis misio espezialista eta Christa McAuliffe kargako espezialista, irakaslea. Pertsona hauetatik batek ere ez zuen biziraun.
Challenger espaziontzia Ilargira joango zen, Lurraren satelitera, hain zuzen ere, baina ez zuten lortu.
Denak ondo funtzionatzen zuen, baina azeleragailu mota batek (Shuttle Right Solid Accelerator Rocket SRB O-Ring) hutsegitearengaitik egin zuen eztanda espaziontziak, zeren eta azeleragailu hori oso inportantea da, sua eginez indarra emateko balio du.
Dena ondo joan zen, etaminutu bat baino gehiago iraun zuten, baina 73. segunduan eztanda egin zuen Challenger espaziontziak.
Lehen esan dugun bezala, astronauta guztiek bizitza galdu zuten eztanda horretan, eta urtarrilaren 28 guztietan gogoratzen dira zazpi astronauta hauek.
Nire ustez jende asko ikusten zegoen, azkenean beti ez da ikusten espaziontzi bat espaziora joaten, beraz, jende asko zegoela pentsatzen dut.
Nire ustez, espaziora joatea oso gauza garrantzitsua da zeren eta gauza bat txarto eginda Challengerkoi gertatu zitzaiena gertatu ahal da.Baina ez bada ezer gertatzen oso esperientzia polita izan ahal da, merezi duena.
BIDEOA: IKUS EZAZU
No hay comentarios:
Publicar un comentario