BERDIN ZAIT ZURE IRITZIA, NI HORRELAKOA NAIZ. ETA ZER?
Duela urte batzuk bi ume MUTIL jaio ziren. Ama desberdinetatik jaio ziren biak, baina egun
eta ordu berdinean.Mutil batek Iker zuen izena eta besteak berriz Mikel.Lagun minak ziren,
ezin ziren bataz-bestetik banatu, itsaskorrak ziren.
5 urte zeukatenean…
Ikerrentzat denak perfektuak izan behar ziren. Mutilak jaio baziren mutilak izatea eta neskekin
eskontzea, BETIRAKO eta neskak jaio baziren neskak izatea, eta mutilekin eskontzea,
BETIRAKO.Mikelek sekretu oso garrantzitsu bat zeukan, Ikerreri esan nahi ziona, baina beti
esaten zion: “Mutilak jaiotzen direnak, mutilak izango dira, eta neskekin ezkonduko dira,
BETIRAKO!!! Eta neskak jaiotzen direnak neskak jarraituko dute izaten, eta mutilekin ezkondu
behar dira, BETIRAKO!!!”.Beraz,
Mikelek ez zion ezer esan oraindik.
12 urte zeukatenean…
-Zera, gauza bat esan nahi dizut-adierazi zuen Mikelek.
-Bai?-galde egin zuen Ikerrek.
-Oso zaila da esatea, baina…-jarraitu zuen Mikel.
-Mugi ez daukadala egun guztia!!!-ebaki zuen Ikerrek.
-Ongi da lasaitu mutil...Beraz, denbora asko daramat hau zuri esan nahiean...neska sentitzen
naiz-onartu zuen Mikel.-Eta Mikele nahi dut deitzea-aipatu zuen Mikelek.
-Zein broma mota da hau?!!!-aldarikatu egin zuen Iker.
-Ez da broma, eta berdin zait zure iritzia, ni horrelakoa naiz.Eta zer?-garraxi egin zion
Mikelek.-Arazoren bat daukazu?-iritzia eskatu zuen Mikele klase guztiaren aurrean.
-Ba...BAI!! ez dudala onartzen nola nahi duzun neska bat izan.-aipatu zuen Ikerrek.
-EZ NIK EZ DUT IZAN NAHI, NI NESKA NAIZ ETA KITTO.-oihu egin zuen Mikelek.-Eta ez baduzu onartzen zure arazoa da ez nirea, zeren
eta beste lagun guztiei berdin zaie ni nolakoa naizen.Hori da benetako laguna izatea, eta ez zu
zarena.
Iker konturatu zen lagun bikain bat galdu zuela ez onartzeagaitik nolakoa zen.Eta beraz bakarrik
gelditu zen.
20 urte zeuzkatenean…
Ikerek eta Mikelek berriro topo egin zuten.
-Kaixo-Hasi zen elkarrizketa Iker.
-Kaixo-segitu zuen Mikelek.
-Ze ondo gelditzen zaizun soinekoa-baietz esan zuen Ikerrek.
-Eskerrik asko-jarraitu zuen Mikelek.
-Berriro lagunak izatea nahi?-Galde egin zuen Ikerrk.
-Ongi da, baina errespetatu nolako naizen-baieztatu zuen Mikelek.
-Nola ez dizut onartuko nolakoa zaren, konturatu naiz denak desberdinak garela…
-Orduan bai-aipatu zuen Mikelek.
Eta horrela amaitu da bi lagunen elkarrizketa.Kontatu dizuedan moduan gertatu zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario