Barraskiloa eta haren oskola
Bazen behin barraskilo bat. Etxetik hat joan zen buelta bat ematera eta jausi zen. Bere oskola ikusi zuenean, apurtu zuela nabaritu zuen. Etxera itzuli zenean, amari kontatu zion eta biak batera medikuarengana joan ziren. Heltzean, elkarrizketa bat izan zuten:
-Zer gertatu zaizu?- itaundu zion medikuak barraskiloari.
-Zera, etxetik irten nintzen paseo bat ematera eta amildegi txiki batetik jausten apurtu nuen nire oskola.- ihardetsi zuen.
-Ados, orain apurtutako oskola kendu behar dizugu eta beste berri bat jarri behar dizugu.- adierazi zion medikuak.- baina hau askoz politagoa, sendoagoa eta erosoagoa izango da.
-Benetan, ai ze poza!! -adierazi zuen barraskiloak.
Handik aurrera, barraskiloak, kontuz gehiago eukingo zuela ibiltzean esan zuen.
Ala ez bazan sar dadila kalabazan, eta atera dadila Usansoloko plazan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario