2020-11-29

                EUSKAL HERRIKO FUNIKULARRAK

(Larruneko funikularra)

Euskal Herrian 4 funikular daude, eta hurrengoak dira: Artxandako funikularra, Igeldoko funikularra, La arboledako funikularra eta Larruneko funikularra.

Orain, Larruneko fuikularrari buruz hitz egingo dizuet: Larruneko funikularra, 1924.-eko ekainaren 30an sortu zen. Larrun kremailera gaur ezagutzen dugun Larrun trenaren zatia 1924ko ekainaren 30ean inauguratu zen, baina ez 1908. urtean trenbidea eraikitzeko ideiatik sortu ziren arazo ugari gainditu aurretik. 

Gailurrera igotzeko hainbat bide daude. Ohikoenak Azkaine, Bera, San Ignazio, Ibardin eta Saratik abiatzen direnak dira. Larruneko funikularrak, 35 minutu behar ditu bere ibilbide osoa egiteko.

Behin Larruneko gailurrean, bista izugarri ederra dago, paisai oso polit batekin. Itsasoa ikusi ahal da, eta Nafarroako beste herri batzuk ere, eta gainera mendi eta mendi-kate izugarriak daude hor goitik ikusteko.

Larruneko funikularra oso luzea da, zeren eta ez dirudi funikular bat, baizik eta tren bat. Funikular hau, urteko sasoi guztietan ibiltzen da (udaberrian, udan, udazkenean eta neguan). 

Gailurrera heltzean, goian, jatetxeak, aterpeak eta horrelako gauzak daude. Hor, paisaia ederraz goza dezakezu itsasoa ikusten  eta bitartean haren haize goxoa jotzen zure aurpegian. Beste herri/hiriak ikusi ahal dituzu, adibidez San Juan de Luz. Hodeiak ere, ia zure eskuekin ukitu ahal dituzu. OSO POLITA DA!!! Horra joatea gomendatzen dizut, asko gustatuko zaizu.

Ni, behin baino gehiagotan egon naiz funikularren baten, eta nire lehenengo aldia izan nintzenean funikular baten, beldurra pasatu nuen. Pentsatzen nuen, kableak edo errailak apurtuko zirela eta hilko nintzela. Baina beldurra irabazten hasi nintzenean, ausartu nintzen gehiagotan joaten. Horri esker, orain asko gustatzen zaizkit funikularrak. Horietako batera itzuli nahiko nuke…


No hay comentarios:

Publicar un comentario