ATAPUERCA
Atapuerca Burgoseko probintzian kokatutako herria eta udalerria da, Gaztela eta Leongo autonomia erkidegoan, Alfoz de Burgos eskualdean. Mundu osoan dira ezagunak Atapuercako gordailuak, lehen europarraren sehaska izan zena.
Atapuerca Burgos hiritik ekialdera 15 km ingurura dago. Bere indusketa 1981ean hasi zen, baina Gran Dolinan urrezko hizkiekin grabatutako eguna 1994ko uztailaren 8a izan zen. Data horretan, 800.000 urteko giza aztarnak aurkitu ziren "Aurora stratum" izenarekin bataiatutakoan: beste keinu bat konplizitate informatiboari.
Aztarnategiak haitzuloetan (Sima del Elefante, Galería, Gran Dolina, Portalón, Galería del Sílex, Sima de los Huesos Cueva del Mirador) eta aire zabalean (Valle de las Orquídeas, Hundidero, Hotel California) banatuta daude.
Juan Luis Arsuaga, José María Bermúdez de Castro eta Eudald Carbonell Roura Atapuerca fundazioaren zuzendariak dira. Aztarnaren bat aurkitzen dutenean, ikertu egiten dituzte zerenak diren jakiteko, nondik datozten eta zenbat urte dauzkaten. Museoetan jartzen dituzte ere guztiok ikusteko nolakoak diren.
Museoa bisitatu ahal da, fosilak ikusteko nolakoak diren. safari moduko bat ere badago, izan ziren animalia batzuen arbasoak jartzen dituena, edo animalia haien arbasoen antzekoak direnak. Baina fosilak aurkitzen diren lekua ezin da ikusi, hor lan egiten dutenek baino ezin dute ikusi. Gainera, UNESCO-k, (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea)2.000. urtetik dauka, baina aurten, Urtarrilaren 31an, UNESCO-k, Atapuerca ILU (Izaugarrizko Leku Unibersala) izendatu du.
Niri izugarri gustatzen zait fosilak bilatzea eta behin baino gehiagotan egin dut eta oso ondo pasatzen dut fosilak aurkitzen. Aztarnen ikerketa oso garrantzitsua da, eta horreri esker, gauza asko dakizkigu, adibidez: Nolakoak ziren lehenengo gizakiak eta horrelako gauzak. Eta gainera, oraindik jarraitzen dute pertsona askok munduan bilatzen horrelako fosilak, oso polita eta izugarria delako; eta fosilen bat aurkitzen baduzu, momentu berezia delako zure bizitzan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario