2020-11-30

                                              ESKUTOIDEAK

Eskutoideak, 2018ko udan aurkitu ziren Andaluziako unibertsitateko matematikari bati esker. Bere abizena Escudero zen eta horregatik escutoide izena hartu zuen. Eskutoideak, zelula epitelialak edo ehunak errepresentatzeko forma geometriko batzuk dira. Animalien eta gizakien enbrioi prozesuak ulertzeko oso zelulak garrantzitsuak dira, baita organo askotan, adibidez, gibelean edo pankreasen ere aurki ditzakegu. 

2 dimentsioko diagrametan bai goian bai behean agertzen zenari zer edo zer faltatzen zitzaion zentzua izateko. Hori dela eta, 3 dimentsiotako figura geometrikoak dira eta bata bestearekin elkar lotuta daude lego pieza modukoak izango balira bezala. Horregatik, ikertzaileei, asko kostatu zaie aurkitzea, Oso modu arraroan gehitu, bildu eta eraikitzen dira.

Forma geometriko honeri esker, ehunetan eta zeluletan energia aurreztu ahal da ez galtzeko. Osasun arloan, oso garrantzitsuak dira, tumoreak eta beste gaixotasun batzuei aurre egiteko, gaur egun, organo askoren zelulen forma zelangoa diren badakigulako, eta aldaketak aurkitzen baditugu, gaixotasun larriak agertuko direla pentsatu dezakegulako.

Nire iritziz zientziaren aurkikuntzak harrigarriak dira ,baina ez beti, batzutan gauza garrantzitsua izan daitekeelako ,baina beste batzuetan ez, adibidez: fosilek, munduaren historia aldatu dute, baina adibidez, plastikoa ez da hain garrantzitsua izan.


No hay comentarios:

Publicar un comentario