1983.-eko Uholdeak
Bilboko uholdeak, 1983. urteko abuztuaren 26an izan ziren, eta Bilboko leku asko suntsitu zituzten, adibidez: Zazpikaleak, Errekalde auzoa, La Peña auzoa… Egun batzuk aurrerago eragina izan zuen Gipuzkoan eta Arabako Laudio herri baten ere.
Momentu horietan Bilboko festak ospatzen ari ziren, eta kaleak jendez beteta zeuden. Gainera, pertsona gehienak beste leku batzuetara joaten ziren, eta ez ziren konturatzen ezertaz, eta gutxiengo batek bazekien uholdeak zeudela Bilbon.
Urak, Zazpi Kaleko komertzio guztiak buzti zituen eta etxe guztien lehenengo pisura eta erdirarte heldu zen, lortutako gehieneko altuera zazpi metrokoa izan baitzen.
Nire osabak, Atxuriko geltokian lanean zebilela, tren-bagoi gehienak desagertu zirela kontatu dit, makinak ez dira osopisutsuak eta. Arriaga ondoan zegoen itsasontzi bat, Consulado de Bilbao zeritzona hondoratu egin zen. Hainbat eta hainbat zubi kaltetuta edota desagertuta geratu ziren, eta nire aitak kontatu didanez , urak produktu kimikoren tona asko bultzatu zituen itsasoraino.
Uholde haien ondorioz, 34 pertsona hil egin ziren, eta 5 desagertuak izan ziren. Uholdeen ondoren elkartasuna zabaldu zen Bizkaia osoan zehar. Jendeak elkarri lagundu zion eta diru-laguntza berehalakoa izan zen. Etxerik gabe geratutako pertsonei laguntzeko kanpamendu bat antolatu zen Bilboko Garellanoko koarteletan. Hilabete batzuk geroago San Mamesen futbol partidu bat antolatu zen uholdeen biktimentzako dirua biltzeko.
Nire aita garai horretan bizi izan zen, eta esan dit, momentu haietan 18 urte zituela. Eskerrak Boluetan bizi zirela eta leku hori izen gabeko mendi txikitxo bat zela eta horrarte uholdeak ez zirela heltzen. Uholdeak abuztuaren 27ren gauean bukatu ziren. Horren ondorioz, Bilbora jaitsi ziren ikusteko nola geratu zen. Zazpi Kaleak urez beteta zeuden eta Bilboko zati asko suntsituta. Atxuriko geltokira joan ziren non nire osabak lan egiten zuen. Hor, aurkitu zuten nire osaba negar egiten eserleku batean, urte askotan egiten ari zen lan guztia suntsitu egin baitzen. Maite zituen trenak eta maitatzeko egin zuen guztia, dena galdu zuen. Bere amak (nire amamak) lagun bat zeukan, eta taberna bat zeukan. Lagunak, laguntza eskatu zion nire amamari eta horra laguntzeko asmoz joan zirenean, dena desastre bat eginda zegoen, apurtuta, suntsituta… Gainera, oso txarto usaintzen zuen usteldu egin zen janariagaitik.
Niri, oso txarto iruditzen zait gertatutakoa tristeadelako, eta garai horretan bizi ahalko banintz, edozer gauza egingo nuke txarto pasatu zuten pertsona horiengaitik. Gainera, nire aitak pentsaten duenean hori, negar egiten du eta malkoak deritzoz bere begietatik.