Usansolon, 2021eko maiatzaren 25a
Alkate jaun hori:
Nire izena Peio da eta 6. mahilako ikaslea naiz Unkina ikastetxean eta kexa bat jarri nahi dut herriarekin lotutakoa.
Iruditzen zait ondo parke berri hori jartzea, baina guztiz hutsik dago. Parkea oso handia da, baina desaprobetxatu duzue. Gainera, parkea errepidetik hurbil dago eta futbolera jolasten baduzu pilota errepidera irten daiteke.
Nire ustez leku hori aprobetxatu daiteke, azken baten, momentu honetan bizikletaz edo patinitekin bakarrik ibili daiteke.
Bestalde, uste dut aproposa izango litzatekeela porteria barrurantza mugitzea eta beste bat jartzea, bat bakarra dagoelako eta ezin delako partidu bat ere jolastu. Gainera, kanpo aldean zelai librea dago ibiltzeko. Porteriak barru-aldean jartzen badira arrisku gutxiago dago errepiderantza irteteko eta hesi bat errekara ez jausteko
Ikusten duzuenez, egoera ez da batere atsegina, eta konponbideren bat bilatu behar zaio lehenbailehen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario