BILBOKO ARMIARMA
Bilboko armiarma “Ama” deitzen dioten armiarma da. Bizkaiko hiriburuan kokatuta dago, hau da, Bilbon, Guggenheim museotik hurbil. Ziur izenburuagaitik badakizuela zein eskultura monumental den. Armiarma bat da.
Bilboko armiarmaren “Ama” deitutako eskulturaren egilea Louise Bourgeois da eta 1999 urtean sortu zen. Hau da, Bilboko armiarmak, “Ama”k, 21 urte ditu.
Ba al dakizue noren oroimenez egin zuten? Estatua honen egilea Louise Bourgeoisen amaren omenez eginda dago. Horregaitik deitzen da “Ama”.
Bilboko armiarma “Ama” brontzez, altzairu herdoilgatza eta haitzurdinez eginda dago. 8,915 metro ditu zabaleraz eta altueraz, ordea, 10,236 metro ditu.
Ba al dakizue zer daukan gorputzaren azpian? Bilboko armiarmaren “Ama”ren azpian 10 arrautza dituen zaku bat dago.
Beharbada galdetuko duzue ea bakarra den munduan. Ba, ez da bakarra munduan. Non daude besteak? Hiru daude munduan zehar: bat “Bilbon”, bestea “Ottawa-n” eta bestea “Londres-en”.
Ni Guggenheim ikustera joan nintzenean aprobetxatu nuen Puppy ikusteko eta Bilboko armiarma “Ama”. Ikusi nuenean oso polita eta bakarra iruditu zitzaidan, esan nahi dut, Euskal Herrian bakarrik dagoela hau eta orduan aprobetxatu behar da Bilbo bisitatzera joaten zaretenean aprobetzatu Bilboko armiarma hau “Ama” ikusteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario