BILBOKO ARMIARMA
Bilboko armiarmak izen bat du, Maman (ama frantsesez). Guggenheim museoaren atzekaldean dago, baina badaude holako armiarma gehiago banatuta mundutik: Bilbon, Parisen, Nueva York-en, Errusian, Belgikan, Argentinan, Suizan eta Japonen. 8 armiarma daude banatuta mundu osotik gutxi gora-behera.
Armiarmaren egilea Louise Bourgeois deitzen da, eta bere amaren oroimenez egin zuen. Armiarma,
brontzez, altzairu herdoilgaitzaz eta marmolez
eginda dago ( arrautzak marmoleznoski, eta arrautzak dira Louisek amatasunaren sinboloa adierazi nahi zuelako). Material horrekin guztira 22 tonelada pisatzen ditu, Puppyk baino gehiago!
Niri armiarma horrek inpresioa eragiten dit, eta pixka bat beldurra ematen dit bere tamainagaitik, batzutan pentsatzen dudalako bizitza hartuko duela monumentu horrek eta jango nauela!
No hay comentarios:
Publicar un comentario