TXERTOAK
Txertoak gorputzean sartzen diren prestakin batzuk dira, gaixotasun edo gaitz jakin batzuen aurrean babesa emateko (mikrobioek sortutako gaitzen aurrean). Txertoek ez dute sendatzen, prebentiboak dira, gaitza agertu aurretik jarri behar direnak.
Txertoak, gure organismoan sartzen direnean, gure defentsak aktibatzen dituzte, horrela gure gorputzak antigorputzak sortzen ditu. Holan, berriro sartzen bada mikrobio berdina, baina esate baterako indar handiagoarekin, gure gorputzean ez eragiteko gaixotasunak edo gaixotasun arinagoak jartzen dira. Batzuetan, txerto bakar bat ipintzearekin nahikoa da ez gaixotzeko, baina gehienetan, txertoak bat baino gehiagotan jarri behar dira.
Munduan oso txerto garrantzitsuak daude, baina ez da beste bat baino txerto hobeagorik. Hemen, Euskadin, Osakidetzako egutegia komenigarria da betetzea, gaixotasun larriak saihesteko, adibidez: Elgorria, Meningitisa, Tetanosa, Difteria, Poliomielitisa…
Beste adibide batzuk, esateko: Rabiarena, Gripearena, Tuberkulosisarena, Malariarena…
Gaur egun zientzialariek lan asko egiten dute COVID-19ren txertoa sortzeko gau eta egun.
Nik, behean agertzen diren txerto guztiak jarri ditut eta beste txerto batzuk ere (Hepatitis A, Meningitis B eta ACWY).
Aurten, orain dela gutxi, jarri zidaten Gripearena. Gainera, eskolan jarriko dizkigute Meningitis ACWY eta Papilomaren txertoa, baina nik ez dut jarriko zeren eta 9 urterekin jarri nuen eta Papilomarena emakumeentzako delako.
Nire ustez, txertoak oso garrantzitsuak dira gizatearen historia aldatu dutelako eta birus batzuk desagertzea eragin dutelako. Seme-alabei txertoa eman nahi ez dieten pertsonek, akats larria egiten dute ez emateagatik, horrela, haurrak, oso litekeena delako gaixotasunak harrapatuz gero hiltzea.
HEMEN uzten dut Afrikari buruzko oso berri on bat lotura batekin, eta HEMEN beste bat ume bati buruz.