Moria, hiri handi bat da Greziako uharte batean kokatuta dagoena, Lesbos uhartean.
Erromatarrak betiko kokatu ziren Lesbos uhartean Kristo aurreko 88 K.a.
Garai hartan Lesbos, Mitridatesen aliatua zen, eta erromatarren etsaia.
Hori dela eta, biztanleek inolako erresistentziarik topatu ez bazuten ere,
erromatarrek Mitilena suntsitu zuten.
Moriara, heldu dira milaka errefuxiatu Siriatik ihes egiten,
2011ko martxotik gerra zibil batean murgilduta dagoelako,
eta gerrak, oraindik jarraitzen du.
Pasadan astean, gau baten Moriako errefuxiatuen kanpamendua erre zen,
sute baten bidez. Kanpamenduan, 13.000 zauritu egon ziren,
baina hilik ez, eta egun bat geroago, arratsaldean, bigarrenez piztu zen.
Baina suteak ez ziren istripu bategatik izan… Positibo emandako
lagunak isolamendu guneetara lekualdatuko zituztela jakinarazi ostean,
su eman zioten kanpamenduari. Lesbosko herritar batzuek
errepideak blokeatu dituzte, Moria berreraikitzen hasteko.
Migratzaile gehienek kanpamentuaren inguruan jarraitzen dute,
aterperik eta edatekorik gabe; Greziako Gobernuak hitzeman du,
guztiei aterpea emango diela, eta logikoena da, kanpamenduari su
eman ziotenek, ez dute batere lagundu.
Nire iritzia zaila da azaltzea/esatea, baina esango nuke,
alde batetik ulertu ahal dudala zergaitik piztu egin zuten kanpamentua,
holan, emango zioten aterpe eta janaria pobreagoak geratzen direnei,
bizitzaren mugan daudelako errefuxiatuak gehienetan. Baina bestetik,
txarto eginda dago, hil ahal zituztelako pertsona asko eta egon direlako
13.000 zauritu kea arnasteagatik. Niri pena ematen dit haiek horrela
bizitzea eta edozer egingo nuke beraiek ondo bizi ahal izateko,
guztiok hoberena merezi dugulako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario